Plaza Musikako giro ona<p>Zarauzko Plaza Musikako kioskoan musika izaten zen, eta jende asko ibiltzen zen dantzan. Aguazilak tokia egin behar izaten zuen jendearentzat. Euria egiten zuenean ere, aterkiarekin dantzatzen zuten. Garai hartan konfiantza handia zegoen elkarren artean. Musikako atsedenaldia zenean, neskak paseoan ibiltzen ziren eta mutilak txikiteoan; neskak ez ziren tabernatan sartzen.</p>