'Txirrita' eta apaizari buruzko anekdota
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-128-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Apaiz berriak Txirrita bertsolariarekin izandako anekdota kontatzen du.
- Proiektua: Zarauztar aitona-amonen hizkera
- Elkarrizketatzailea(k): Arantxa Mitxelena
- Data: 1987(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:01:49
- Erref: ZAR-128/016
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Herriko giroa » Pertsonaia ezagunak , Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Anekdotak, kontakizunak
Transkripzioa
Bueno, Txirrita sonatua zan bezela, sartu ta eleiza ataian han zeon. Ta hortako Hernanin lehengo bikayo zaharra hil, ta berriya etorrita zeon. Ta hala, hamaiketako mezeta jendia inguratu zitzayon zimitayuan, ta bikayo jaun horrek ezautu in nahi, ta sankristua ta biyak zabiltzan atayan, ta galdetu du “Harako hori zein da?”, ta “Hori? Zea da, notayua; ta hua zea da, halako kabaillero; ta beste hua halako...”, “Ta han baztarrian brusakin ixeita daon hua zein deu, ba?”, ta “A! Hua? Etorri ez, ta ez litzake asko galduko. Sekula ez du perro txiki bat botatzen. Bandejakin nijuan bezela, o kajakin nijuan bezela, burua makurtuta jartzen da lotan, ta pasa arte ez du altzatzen buruikan”, ta “Ba! Holakuai, alboa aillatzian, burua jasten duen hoyei kajakin da! ematen zayo... dar! dar! hola zeakuan. Hoyek sagardotik’e asko ber izaten diye, ta antza badik Txirritana, baiña badakik”. Hala, lehenbiziko mezetan, lehenbiziko zea hua, ba; eta badijua, ta buru bajatu zayo, jarri diyo, eta hala, halako [...] eman diyo kajakin dar! sayetsian, ta: “Zer dek!” eta “Earra eman diak! Earra eman...”, ta “San Agustiñen meza argiyantzako”, “Nola esan dek? San Agustinen argiyantzako? Ta zein dek, ba, santu hori?”, “Han aurrian, bi bastoiekin, zea, buruz aurrea daon hua”, ta “Ba, esan diyok garaiz erten, eta illundu baiño leno erretiratzeko, ta ez dula argi berrik”.
Egilea(k): Arantxa Mitxelena
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!