Zarautz (Gipuzkoa)

Herriko plaza

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-120-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Herriko plazako giroaz hitz egiten du. Feria bertan egiten zen. Zarauzko bandak igandetan jotzen zuen, eta jendea dantzan aritzen zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Baita ere herriko plaza oso polita zan, orain bezela. Han zeon konsejua arko batzuekin, eta gu hantxen ibiltzen giñan jolasian, baita ere sakaponetan. Orduan feriya plazan egiten zan, ganauak eta txerriyak, txerriyana. Plaza dana, plaza dana zikintzen zuen, eta gero bazan gizon bat muiñeka motza deitzen ziyotena, eta harek mangakin dana garbitzen zuan.
Zarauzko bandak jayetan jotzen zuen arratsaldeko bostetatik gabeko zortziretara. Eta jendia kioskuari buelta emanaz, dantza egiten zuan. Ttunttunak, ttuntuna ere jotzen zuen, juntatzen giñan neska-kuadrilla, ta dantzan egiten genuen.

Egilea(k): Idoia Zurutuza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia