Soraluze (Gipuzkoa)

Feria eguna

Feria eguna <p>Bergarako feria, Erramu Zapatuan. Feriara joan beharrean, gaztainondoak txertatzen geratu zen urte batean.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-022-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bergarako feria, Erramu Zapatuan. Feriara joan beharrean, gaztainondoak txertatzen geratu zen urte batean.

Transkripzioa

- Akordatzen naiz Pazku aurreko ferixakua, zerekua, Bergarako [Pazkuko] ferixia, Erramu Zapatu. Kauen sos! Orduan be, nahi hara juatia be ta udaberri txarra. Aurtengo moduan beti eurixa eitten zaben, beti eurixa. Ta hor behian patata sartzen [...], lau egun-edo ein zittuan onak. Ta gero, ba, zapatua etorri zuan ta Bergarara juateko gogua galanta ta gaztaiñak nekazen gordeta, paketiori, txertatzeko hor goixan. Ta, ba! Ni afizionaua arbolara be, ta esan najuan: "ez najoiak bape Bergarara ta txertau ein bihar [jittuadaz]". Hamabi-edo txertau nittuan gaztaiñak eta hamaikak-edo hartu, gehixenak hartu. Ta hor badare gaztaiñak kantidadia emoten! Erremu Zapatua [...] sakrifiziuori; hara juan biharrian, txertatzera. Ta hor dare etxaburuan gaztaiña-arbola edarrak. Zenbaittek ez juan eukiko igual, baiña nik ein najuan, e! Ta ez jaukat damurik, e!
- Merezi izan zeban?
- Onbre merezi zabela! Hor, traktorkada gaztaiñia emoten dabe horrek urtero! Ta holaxen. Hor gaztaiña arbolak kantidadia dakaraz ipinitta. Gero han goixan...

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia