Soraluze (Gipuzkoa)

Zuhaitzen gaitzak

Zuhaitzen gaitzak Fruta-arbolak asko zaintzen ditu. Zuhaitzen gaitzak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-022-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Fruta-arbolak asko zaintzen ditu. Zuhaitzen gaitzak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gero han goixan --danak eruatia geiztua izaten dok, ba--, han arbola-artian ta bestia, ta ihartu be ein jataz bat edo bi. Neuk esaten: "Ba! Kasorik be ez!" Ez dakizu? Baiña hamen etxe ingurukuak-eta, neuk manejatzen dittutenak, zain egoten naiz: "taka". Hori gaixuori dexente asko dao ondiok, e? Ta ikusten dotenian [zertzen], "taka" erremedixua ipintzen dotsat eta oin artian, behintzat, bizirik dakaraz, ein dotsetenak hori operaziñuori. Lehen esan dotsutena, han goixan, ba, batzuk ihartu dira. Ba! [Esaten neban]. Gero, gaiñera, geuk ez douz batzen, ta gero bestiak gitxiao batuko jittuek! Ta hamentxe etxe inguruan salbatzen bajittuau onenak, ba... Horrek batu eingo dittue berok be. Ta esaten dotsut, hori gaixu kontuori gitxittu ez da ein, e! Leku askotan atakatzen dau horrek. Oin, ba, askok ez dakala erremedixorik esaten dabe, baiña... Hau inportantia da bestiak [jakitzeko be]. Holako gauza onak neri esatia gustatzen [jata]. Nik daneri esaten [dotset], e, holako gauza benefiziokua dana. Ni hortik ez nok bizi izan sekula. Ni arbolak saltzera... Bai, saltzen najittuan zerian, Itziarko kooperatiban-ta, arbola batzuk, hola, dozena bat edo hogei-edo landarak. Baiña ni hortik ez naiz sekula bizi izan. Ta oin, ba, bat hortik bizi danian, ba, joe! Norberan patentia emon [...] hil artian jo-ta sekretuan eukitzeko, ta deskuidatzen bahaiz, [iñori esan barik hillian gerau...] ta grabiaua haura ondiokan. Ta gauza onak esan barik hiltzia grabia dok, e!

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia