Soraluze (Gipuzkoa)

Gaitzak sendatzeko erremedioak

Gaitzak sendatzeko erremedioak Gaitzak sendatzeko erremedioak sekretuan gordetzearen aurkakoa.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-022-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gaitzak sendatzeko erremedioak sekretuan gordetzearen aurkakoa.

Transkripzioa

- Ta gauza onak esan barik hiltzia grabia dok, e! Esan najotsan nik hori Mugarriko Paulari. Hik ezautuko [zuan]. Juan nitzuan... Ezautuko [zuan], hil zuan Paula, Boskoittiko Paula. Horrek botikia eitten jok horrek ona golpiendako ta.
- Bai, bai, bai- Unguentuak-eta eitten dittuana.
- Ta Plaentxian neri askok eskatzen josten, nik ez neban txikitarik be kobratzen gehixao neretako. Hori [zabaldu...botilletan], horrek salduko najotsazen kantidadia. Ezta txikitarik be. Hartu ta emon ta [berak] kobratzen [zebana] kobrau ta kitto. Ta batek lau edo eskatu otsazen ta... Domeka goiz baten, ez jakixat zapatua zan, etxera juan nitzuan. Hor, basarrixa txikixa dake einda horrek, lehengua bota ein jotsen, ba, han behian. Han goixan jakek einda etxetxo bat. Ta juan nitzuan zeren billa.Ta, halaxe, barriketan, oingotxe moduan, hamarretakua edo zeoze ipini jostan, gaiñera. Ta esan notsan Paulari: "Hara, Paula, nik negozioko barri, neu be ez naiz negoziantia. Geiñera, andriak be esaten dosta ez dotela balio, biguneixa naizela, ta errezoia eukiko dau seguruasko. Baiña nik gauza bat esango dotsut: zuk hortikan diru mordua etarako dozu, ta normala ikusten dot, ba, daneri ez esatia. Baiña mesede bat eskatzen dotsut, bihotzetik geiñera, ez zaitte hil baten bati erakutsi barik, e?" "Semiak badaki..." "Bai, semiak badaki, semiak bai, baiña semia hiltzen danian beste bati ez badotsa esaten, iñok ez dau jakingo, e? Asieske... Behintzat, gitxienaz, lagaizu liburu baten eskribiduta zela ein bihar dan. Gitxienaz. Bestela, kezka piskat eruango dozu beste aldera, e!" Hori zerak ein juan, Eibarko Karralek ein ei zeban hori. Karralek. Ez dakit entzunda zaren zu... Horrek euki bihar zaben asunto inportanteren bat sekretua. Iñori esan barik hil zan haura tipuaura, e! Hori grabia dok, gero, e! Horrek gauza onok sekretuan eruatia... Joe, mutillak! Hori ez, ba! Oin, bera bizi dan artian eustia handik bizi bada be, ba, hori be, ba, normala dok puskat. Ez dakik? Heure [...] heuk ez badok [defenditzen], bestiak ez juek defenditzen, ta hori nik rekonozitzen juat. Baiña gitxienaz, behintzat, lagaik anotauta gauzak. Hori bai, e! Ta nik horretan sekreturik ez dakat bape. Total...! Nik sekula ez dot euki afiziño haundirik dirurako be! Ta bizi izateko beste... batzuetan hamalau ordu lana einda ta oin lau ordu einda, baiña beti konforme egon naiz dakatenakin ta beti bizi izaten jakin dot. Eta nik, [dakitena], holako gauza onak, esan eitten dittut eta kitto.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia