Soraluze (Gipuzkoa)

Frutarboletarako zaletasuna

Frutarboletarako zaletasuna Frutarboletarako zaletasuna noiztik duen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-022-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Frutarboletarako zaletasuna noiztik duen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta gehixen bat arbolekin-eta ibili zara, ez?
- Bai, bai, ni arbolekin gehixen, arbolekin. Ganauekin be bai, baiña ez naiz izan ganau-mutilla sekula be. Basarrixan egoteko, ba, euki ein bihar zenduan, danak bihar zenduzen bizi izateko ta. Baiña nik uste dot, gero etorri jatan neri arbolako hau, berrogeta hamar urtetik gero. Bai, hortik [bittarte] atzera etorri jatan hau afiziño haundixau. Seguruasko, etorri balejata hogei urtekin, hogeta bostekin, mintegixak ipiniko nittuan, seguruasko, ta dedikauko nitzan landarak saltzen. Seguruasko. Ez dakit balioko naben, e! Errezao [...] igual andriak, zeaittik ni [frankua] naiz, ba, ta gero asko kobratzekua be ez, ta... igual ez neban emongo erresultau onik. Ez neban eukiko halako zer haundirik. Horretarako lehelengo pixkat granujia izan bihar zara pixkat eta hori izaten be ez dou ikesi ta.... Egixa da hori! Eske negoziuan sartzen danak bestian konpasiñua hartzen badau, harek jai jakak. Harek bestiari pixkat nundik kenduko estudixau bihar jok, ta nik hortarakotxe ez balio. Hortarako gutxi balio nik, hortarako gutxi. Oin, nere bizimodu normala eitteko bai. Konparaziño, esnia hainbeste, sagarrak, ba, hainbeste, danak hainbeste, ta gauza fijuak edo, ba, [gutxiao ez bada be], horrek gauzok bai. Baiña negoziuan sartu ezkero, diferentia izaten da. Mobidu ein bihar zara, plazetara fan ein bihar zara, gastuak be gehixao egoten dia. Gero, batenbatek pagau ez eittia be tokau leike. Ta horrek danak, arrisko danok be hartu bihar dittuzu, ta gero atzenian, gitxika-gitxika, zeuk ez dakizula --nik uste dot, gehixeneri pasatzen jakue--, bastante formal ekin, baiña bastante granujatuta amaittu atzenian. [Igualak ikusi dittuu] negoziantiak, e! Gehixenak, e! Bai. Lehelengo bastante formal ekin, baiña gero gitxika-gitxika, batek [...pagau], "Mekauen sos! [horrek be ez jostak], ba... [Hori semia dau], pagauko dau bestiak!". Gero bestiari kargau.
- Ikasi...
- Bai, bai, bai. Batxillerra ikasi negoziokua. Bai, negoziantia hola izaten da jeneralian. Ta dendetan ta [komerzio] edozein lekutan, e? Nik ezautu dittut besterakuak be bat edo bi ta urte gutxi durau dabe, e! Bestien konparaziñuan, dendekin-ta ekin dianak gehixenak frakasau ein dabe. Gero, gaiñera, igertzen badotse, gaiñera, ba, txarrao ondio. Igarri ezkero... "Ba, pagauko dozu bixar", ta "pagauko dozu etzi" ta "pagauko dozu bestia" ta gero bape pagau ez. Ta gero norberak pagau ein bihar datozenak. Ta fallau dabe, neuk ezautzen dittutenak, batek edo bik fallau dabe oneixak izatiaaittik, e!

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia