Mallabia (Bizkaia)

Karea zertarako erabiltzen zuten

Karea zertarako erabiltzen zuten <p>Ortuan zer landatzen zuten. Barazkiak. Gaztetan kokorik ez zen egoten ortuan; karea erabiltzen zuten. Inguruan karobiak; karea nola egiten zuten. Harria nondik ekartzen zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAL-031-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ortuan zer landatzen zuten. Barazkiak. Gaztetan kokorik ez zen egoten ortuan; karea erabiltzen zuten. Inguruan karobiak; karea nola egiten zuten. Harria nondik ekartzen zen.

Transkripzioa

- Dana dala, esan dozue berduria-ta jaten zala, baiña lehen ortuetan-eta hartzen zan gaur besteko... Ba, ez dakit, lekak, porruak...
- Bai, bai, bai, bai. Beti.
- ... zanahorixak...
- Zanahorixie gitxiau.
- Gitxiau.
- ... tomatia, letxugia...
- Tomatia ta letxugie ta horrek bai. Eta lekak eta horrek beti. Guk umetatik ezautu dou hori.
- Bai, baiña lehen tomatie be sartzen zan, landarie ez zan hamen etxien ez gendun hartzen. Hortik, Berrizen euezan hor, [...] hartzen zan.
- Sasoien plazan-edo erosi.
-Bai, landarie eitten gendun. Guk enjeneral...
- Eta piperra be bai beti.
- Bai, beti, baiñe... Ta gero sartzen gendun solo baztarrien goittik behera landarak igual mordue, artotza baztarrien. Ta hantxe heltzen zien.
- Ta oin baiño, oin baiño erreztxua´ hartzen zan, e?
- Bai, bai.
- Oin, bueno! Badao plagatan! Kontra eitteko botikie eta abarra erabili biher!
- Bai, bai.
- Gu gaztiek giñenin botikaik ezeri ez jakon, ezeri be ez jakon botatzen!
- Eske ez euen eta, botikaik eta. Ez euen ta botikaik klaseik!
- Eta hoba; ez egotie sanuaue.
- Bai, sanuaue.
- Hori ez dakit nik harek eitten daben ala zer. Gaixotan badao baztarretan...!
- Baiña lehen karia be erabiltzen zan asko, ez?
- Hori da! Hori da! Ha sanuaue, e! Horrek beste danok baiño.
- Guk karie asko, e! Ze honek lurrek gogorrak die ostantzin ta guk urtin behin edo, urtin baten, kamionkada karia ekarten gendun urtero.
- A! Orduan ekarri eitten zenduen? Hemen inguruan ez zeuan karobirik edo...?
- Ez, hamen ez. Guk, enjeneral, Markiñatik ekarten gendun. Bai, Ittuarte, Markiñako Ittuarte zan ekarten ebana, kamioie beuken, ta berak euken zerak. Ta gero, bestelan, hurrengo hor zeretik, hemen, Atxartetik. Atxarte, Mañarixan aurrera jarraittu hor zerin ta hortxe da´.
- Bai, nik ezautute dauket. Ta han... Ta neri eskolara juten nitzenien, karie eitten be, [harri bola batzuk], harrixek bota...
- A, bai, klaro, karie bai.
- ... ta [halan eitten zan]...
- Hamen, hamen beuezan ni gaztie...
- Laba moduko zer haundi baten, han harrixe erre eitten eben. Ta harekin eitten eben karie.
- Kare-hatxa izen biher. Bai. Hori Santa Eufemia hatxa dana da kare-hatxa. Horkotxe harrixe da.
- Nungua?
- Santa Eufemikue. Hor Markiñetik hor...
- Bai hemendik be! [Artetatik] eruten eben harek.
- Baitte. Bai, hamen be bai ta [...] be bai hor behetik be Mallebittik. Mallebixan han kurban, Mallebi pasaute, bertan kurban ezkerreko aldetik badao, ba, etxe bat? Oin zera dao han...
- "Cárnicas".
- "Cárnicas", almazenak? Harek almazenak daozan lekuen euen kanterie, holakotxe kare-hatxana, ta handik...
- Bai, bai. Ixen biher dau harri garbixe...
- Bai, bai, bai, harri garbixe.
- ... hortako.
- Hamen Oizen ez dao; Oizen zera dao hare-harrixe, hemen horrek etxiorrek duken moduko harrixe. Baiñe hori diferentie da. Hori, kare-hatxa diferentie da. Ta ha eitten da zerien, zulo baten, egurre bota ta gero gaiñetik zera botatzen jako, harrixe. Ta sue ein. Suek, eta suek erre eitten dau.
- Sue azpixen ta gaiñetik bota harrixoi...
- Ta barrido haxe.
- Ta gero hantxe, erre ta erre, ta gero hautse.
- Ta gero azpittik etara. Parrilla, parrilla bat eukitten eban ta [ha] hautse ta harrixek parrillan geratzen zin, ta azpittik etara gero karie. Ta harek eitten eban hau lurre erre.
- Lurre... harek bai eitten dau errextu.
- Bai, erre eitten dau. Karie balego oin be, baiña ein be ez dabe eitten ta! Ein, leku batenbatzutan bai hortxe Gernika ondun-edo eitten dabe oin be karie. Bai, eitten dabe.
- Bai. Hor... zerak... almazen baten egoten die poltsak.
- Poltsak egoten die...
- Iños ekarri dou ha be. Eta letxugie erein ta ein biher dan lekuen bota ta lurre gozatu eitten dau. Ta pentsetan dot harek...
- Bai, ta kokuek erre. Kokue galtzen dau harek!
- ... kokue be eliminau eitten dabela. Karie ona da, e!
- Karie kokue galtzeko.
- Bai. Eta sanue!
- Bai. Kokue oingo moduen ez euen lehen kokoik hamen gure zeretan.
- Ez, e?
- Kokue erre eitten dau ta! Ha dauen lekun ez da ibiltten bareik!
- Ez. Bareik be ez ta...
- Bareik be ez ta karakolik be ez ta eze... hori beste koko-harra, hori be ez. Ze harek berak erre eitten dittu kokuek eta harek hil eitten die.
- Orduan, lehenaoko produktuak hobiak zian, ez?
- Asko, asko. Bai, bai, bai.
- Garbixauek, garbixauek, enjeneral, karie [ibiltten] zan ta.
- Esan dozu, lurra gozatzeko karia botatzen zala...
- Bai, bai, bai, bai, erre eitten dau.
- Lurra gozatu eitten dau, samurtu, erreztu. Errez-erreza lurra isten dau, solte-solte.
- Soltie gero.
- Bai.
- Eta gero, ongarrixa beti izaten zan simaurra, ez? Lurrandako abonua edo...
- Bai, bai, bai, abonue, abonue.
- Simaurre.
- Simaurra.
- Simaurre. Ta gero landendako ekartzen zan txori-satsa esaten jakona. Orduan txori-satsa esaten jakon.
- Hori hautse jaurtzekue.
- Abonue jaurtzekue.
- Karia modun jaurtzekue.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia