Ermua (Bizkaia)

Neskek arrimatzen lagatzen ez dantzan

Neskek arrimatzen lagatzen ez dantzan Andrazkoak irteten ziren dantzara lehenengo, eta dantza eske zihoazen mutilak ez bazituzten gustuko, kalabaza ematen zieten. Neskek ez zuten arrimatzen uzten. Gainera, dena konfesatu egin behar gero.
Tamaina:
Andrazkoak irteten ziren dantzara lehenengo, eta dantza eske zihoazen mutilak ez bazituzten gustuko, kalabaza ematen zieten. Neskek ez zuten arrimatzen uzten. Gainera, dena konfesatu egin behar gero.

Transkripzioa

-Nun izaten zan bailia?
-Plazan. Aiuntamentuak ekan aurrian zera bat, bandia jartzeko...
-Aterpetxu bat, ezta?
-Aterpetxo bat ekan eta hantxe. Ta jentia begira. Andrazkuak urtetzen eben alkarrekin, andrazkuak urtetzen eben alkarrekin dantzara. Gero mutillak joan bi ta joan hareana ta bengaeta. Batzutan andrazkuak "fuera!, zuekin ez", eitten eben andrazkuak. Beste bateana joan bihar. Joan beste bateana eta benga zuekin ez, igual eta. Han ibiltzen zan jentia dantzan.
-Harek be gustokua noz etorriko zain igual egongo ziran, ezta?
-Bai ba.
-Hori, esate baterako, konfesatzera eruan bihar izaten zan?
-Larregi animatzen bazara bai. Baiña orduan pixkat arrimatzen, pixkar gogor ein ezkerio, andrazkuak ipintzen eben, hamen (sorbaldan) ipintzen eben eskuori ta atzera bota.
-Orduan ha be konfesatzera. Eta zeiñek eruaten eban konfesatzera? Andrazkuak edo gizonak?
-Bakotxa beria joan bihar zan.
-Baiña hor pekatua zeiñek eitten eban, urreratzen zanak ala urreratzen lagatzen ebanak.
-A, hori ez dakitt. Baiña urreratzen batek lagatzen badotsa ta bestiak lagatzen badotsa, bixok joan bihar.
-Doble, orduan. Zelan ez zian ba egongo illarak elixan konfesatzeko. Illara itzelak egon bihar.
-Illarak? Illara bi. Aurretik eta albotik. Albotik andrazkuak eta aurretik gizonezkuak eta mutilak.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia