Zarautz (Gipuzkoa)

Aisialdia Zarautzen

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-108-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Mendira asko joaten ziren. Zarauzko tokirik politenak zein diren aipatzen du. Beti ibili izan dira Zarautzen, oso gustura ibiltzen baitziren. Ez ziren inguruko herrietara joaten. Hondartzara gutxi joaten ziren lehen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Mendira asko joaten al ziñezten hemen, hemengo mendita?
- Bai, dexente, guretzako ez zeon hola zineik eta hola, ta beti mendira juten giñan jaitan. Aurrena bezperetan, eta geo mendira.
- Esango al zenuke, hola, tokirik politena Zarauzkoa?
- Ai! Asko dazka e? Askooo! Nik uste det: bat kosta, bestia Mendilauta. Zuek ez dezue ezautuko, baiño Mendilauta esaten giñun guk, han nola daude oain…
- Kanpiña?
- Ez, kanpiña ez. Este, etxe berri asko in ditue hor. Nola desierto txikiya ta?
- Bai.
- Horrei deitzen ziyoen orduan Mendilauta, ta hori’re oso polita zan. Ta beste asko, berriz, aizu. Nola esango dizut, ba, nik? Baita Pagotako mendira! Gurutzea iyotzia oso earra zan.
- Zer nahiago zenuten, hemen herrian gelditu, ala beste herri batzuk ezagutzera joan?
- Ez giñuken holako zeaik. Beti hementxe ibiltzen giñan. Ezta Getaira’re ez giñun juten… Oso gustoa, herriyan eoten giñan.
- Udaran hondartza asko juten ziñezten?
- Ez, oso gutxi. Oso gutxi. Orduan iruitzen zitzakun hondartza beraniantiana zala. Eta herriko jendia oso gutxi juten zan. Geo hasi zian, ta hara, oain, oain ya guria da.
- Hondartza ez ziñatenian juten, ze iten ziñuen?
- A, etxealdian, han mendiya gendun, mendiya gendun aldamenian, ta hantxe ibiltzen giñan jostatzen.

Egilea(k): Yolanda Cuenca

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia