Bere aitonaren garaiko arrantza-ohiturak
Bere aitonari entzundakoa kontatzen du: 130 urte lehenago zer ohitura zeuden arrantzan.
- Proiektua: Zarauztar aitona-amonen hizkera
- Elkarrizketatzailea(k): Mari Carmen Etxabe
- Data: 1987(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:01:23
- Erref: ZAR-106/012
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Itsasoa » Arrantzontziko bizimodua eta lanak » Itsaspeko geografia , Itsasoa » Arrantza-kanpainak » Beste batzuk , Itsasoa » Lan-tresnak eta azpiegiturak » Lan-tresnak
Transkripzioa
Baita oain dala ehun ta hogeita hamar bat urte’re, neronek neure aitonai aituta nola zan arrantzako ohitura, oaindikan egongo dia argoillak Dukianeko paetari egotzita. Eta txikotan muturra lotu sariana, eta txalupa batekin eman buelta hondartzan, eta oaintxe baztertzen zuenian txikotan muturra, arrastaka-arrastaka lehorreko gizon-indarrakin baztertu sare hori, ta egundoko arrantzak: horko borondiña, arraigorri eta kantidadia. Eta baztertzen zuenian, ba, zenbat lagun zian han soziyo ta sare-tiraka… hainbeste pilla egin, ta jarri ikusten ez zuela albuan bestia, eta hola iten emen zuten beren benta: “Hau zeiñentzat?”, eta “Holakontzat”, “Ta hori zeiñentzat?”, eta “Holakontzat”. Been partilla egin, jaso beren arrayak eta saria, eta beste egun pare batian o hiruan beren arrantzan zai, arrain frexkua etxea bi edo hiru egunetik behin eramanaz.
Egilea(k): Mari Carmen Etxabe
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!