Mutriku (Gipuzkoa)

Amu egile gaztetatik

Amu egile gaztetatik <p>Gaztetan anaiekin amuak egiten aritzen zen. 10 urte zituela joan zen lehendabiziko aldiz itsasora etxeko itsasontzian. Udan otarrainetan eta neguan amuak egiten aritzen ziren, atunetarakoak adibidez. Emakumeek pattarra eramaten zieten eta harekin berotzen ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUT-010-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gaztetan anaiekin amuak egiten aritzen zen. 10 urte zituela joan zen lehendabiziko aldiz itsasora etxeko itsasontzian. Udan otarrainetan eta neguan amuak egiten aritzen ziren, atunetarakoak adibidez. Emakumeek pattarra eramaten zieten eta harekin berotzen ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Amuak itsasoako, bestiak ere bai, aittona zuenak eta, amuak. Udazkenian-ta amuak eitten; neguan be amuak eitten. Ez noan ikasi nik, baiña neuk preparatu ta txikittu eta bihar dan bezela ipini. Lau anaixa ta laurak amu eintzailiak.
- Eta hori zenbat urtekin? Zeuk zenbat urte?
- Nik orduan, ba, hamabi bat urte eo.
- Zenbat urtekin jun ziñan zeu itxasoa lehenengo aldiz?
- Ba, itxasoa jun nitzan zortzi-hamarrrekin. mar, hamar.
- Zortzi-hamar urte?
- Hamar urtekin.
- Txalopa-mutil zeu?
- Txalopak etxian zozen eta etxeko zerian.
- Etxeko enbarkaziuan?
- Bai, bai. Bi motor [gendukan] eta hantxe etxian. Udan ibiltzen giñan langostatan eta neguan amu eitten.
- A beira!
- Bixigutako eta papardotako-ta amu eitten. Nik ez noan ikasi, baiña bestiak eitten zeuen danak; Jexusek, Pedrok... danak han. Atunetako ere bai amuak.
- Atunetako amuak eitten.
- Baitta.
- Bai.
- Papardotako eta bixigutako…
- Ederki.
- Gaztetan hala izaten giñan gu, eta, ba, tretzak karnatatzen, ni, ba gu ez giñan ibiltzen baiña gazte jendia tretzak karnatatzen ta.
- Tretzak karnatatzen.
- Bai, bai. Eta emakumiak ere bai.
- Emakumiak ere bai e?
- Bai, esan nizun, ba, emakumiak juten zian tretzak karnatatzea, ta ba erreziuan, ba, seirak-zazpiretan edo erreziua, pota, pota esaten zixeun guk, pota ta koñaka edo zea.
- A bai, e?
- Gustatzen zakuen andrai hori!
- A ber, akaoba!
- Bai, andrai gustatzen zakue.
- Hotza eingo zoan ta?
- E?
- Hotza!
- Neguan-ta, gustatzen zakuen!

Egilea(k): Nerea Arrizabalaga

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia