Mutriku (Gipuzkoa)

Kantu zahar bat

Kantu zahar bat <p>Amuak egiten ari zirela kantuan aritzen ziren eta haietako kantu bat abesten du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Amuak egiten ari zirela kantuan aritzen ziren eta haietako kantu bat abesten du.

Transkripzioa

Kantatu ere bai, kantatu, hori, esan nizun ba lehengunian, hau baitta… oin goguan […], baiña… Kantatzen gendun:

Izak bat, Erromako altara… ez.

Izak bat, gure jaun da bera da bat-eta gu salbatzeko jaiua zan, gure jaun da bera da bat-eta gu salbatzeko jaiua zan.

Izak bi, Erromako altara bi, gure jaun da bera da bat-eta geu salbatzeko jaiua zan, gure jaun da bera da bat-eta geu salbatzeko jaiua zan.

Izak hiru, hiru Trinidadiak hiru, Erromako altara bi, gure jaun da bera da bat-eta geu salbatzeko jaiua zan, gure jaun da bera da bat-eta geu salbatzeko jaiua zan.

Izak hiru, hiru Trinidadiak hiru, Erromako altara bi, gure jaun da bera dala bat-eta geu salbatzeko jaiua zan, gure jaun da bera da bat-eta geu salbatzeko jaiua zan.

Izak lau, lau ebangelistiak lau, hiru trinidadiak hiru, Erromako altara bi, gure jaun da bera da bat-eta geu salbatzeko jaiua zan, gure jaun da bera da bat-eta geu salbatzeko jaiua zan.

Izak bost, bost kristo llaga bost, lau ebangelistiak lau, hiru trinidadiak hiru, erromako altara bi, gure jaun da bera da bat-eta, geu salbatzeko jaiua zan, gure jaun da bera da bat-eta geu salbatzeko jaiua zan.

Izak bost, bost kristo llaga bost, lau ebangelistiak lau, hiru trinidadiak hiru, Erromako altara bi, gure jaun da bera da bat-eta, geu salbatzeko jaiua zan, gure jaun da bera da bat-eta geu salbatzeko jaiua zan.

Izak sei, sei argileriak sei, bost kristo llaga bost, lau ebangelistiak lau, hiru trinidadiak hiru, Erromako altara bi, gure jaun da bera da bat-eta, geu salbatzeko jaiua zan, gure jaun da bera da bat-eta geu salbatzeko jaiua zan.

Izak zazpi, zazpi sakramentuak zazpi, sei argileria sei, bost kristo llaga bost, lau ebangelistiak lau, hiru trinidadiak hiru, Erromako altara bi, gure jaun da bera da bat-eta, geu salbatzeko jaiua zan, gure jaun da bera da bat-eta geu salbatzeko jaiua zan.

Izak zortzi, zortzi zeruak zortzi, zazpi sakramentuak zazpi, sei argileria sei, bost kristo llaga bost, lau ebangelistiak lau, hiru trinidadiak hiru, Erromako altara bi, gure jaun da bera da bat-eta geu salbatzeko jaiua zan, gure jaun da bera da bat-eta geu salbatzeko jaiua zan.

Izak bederatzi, bederatzi golfoak bederatzi, zortzi zeruak zortzi, zazpi sakramentuak zazpi, sei argileria sei, bost kristo llaga bost, lau ebangelista lau, hiru trinidadiak hiru, Erromako altara bi, gure jaun da bera da bat-eta, geu salbatzeko jaiua zan, gure jaun da bera da bat-eta geu salbatzeko jaiua zan.

Izak hamar, hamar mandamentuak hamar, bederatzi golfoak bederatzi, zortzi zeruak zortzi, zazpi sakramentuak zazpi, sei argileria sei, bost kristo llaga bost, lau ebangelistiak lau, hiru trinidadiak hiru, Erromako altara bi, gure jaun da bera da bat-eta, geu salbatzeko jaiua zan, gure jaun da bera da bat-eta geu salbatzeko jaiua zan.

Izak hamaika, hamaika mila birgina hamaika, hamar mandamentuak hamar, bederatzi golfoak bederatzi, zortzi zeruak zortzi, zazpi sakramentuak zazpi, sei argileria sei, bost kristo llaga bost, lau ebangelistiak lau, hiru trinidadiak hiru, Erromako altara bi, gure jaun da bera da bat-eta, geu salbatzeko jaiua zan, gure jaun da bera da bat-eta geu salbatzeko jaiua zan.

Izak hamabi, hamabi apostoloak hamabi, hamaika mila birgina hamaika, hamar mandamentuak hamar, bederatzi golfoak bederatzi, zortzi zeruak zortzi, zazpi sakramentuak zazpi, sei argileria sei, bost kristo llaga bost, lau ebangelistiak lau, hiru trinidadiak hiru, Erromako altara bi, gure jaun da bera da bat-eta, geu salbatzeko jaiua zan, gure jaun da bera da bat-eta geu salbatzeko jaiua zan.

Egilea(k): Nerea Arrizabalaga

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia