Zarautz (Gipuzkoa)

Baserriko lanak eta lehengo Zarautz

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Baserriko lana gogorra zen. Zer tresna erabiltzen zituzten aipatzen du. Oraingo Zarautz gehiago gustatzen zaio. Lehen etxe gutxiago ziren, eskasagoa zen, kanpotar gutxi etortzen ziren.

Transkripzioa

- Baserriko lana oso gogorra al zen?
- Uf! Horixe bai dala gogorra baserriko lana. Goldiakin, segakin, ta danakin lana in ber izaten gendun guk, ta atxurrez asko.
- Zer gustatzen zaizu gehiago: oraingo Zarautz edo lehenokoa?
- O! Oraingua. Oain oso polita dao Zarautza. Leno itxiak’e gutxi zian eta oso exkaxa zan Zauzko herria leno. Kanpotarrak’e gutxi etortzen zian; ta oain, uf, ikusi in bihar da kanpoko jendia nola etortzen dan.

Egilea(k): Olatz Sansebastian

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia