Zarautz (Gipuzkoa)

Gazteak lehen eta orain

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-105-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Oraingo gazteek askoz askatasun eta aurrerapen gehiago dute. Txikitan trapu zaharrekin egindako panpinekin jolasten zuten. Kaniketan ere ibiltzen zuten, baina kanikak buztinarekin egiten zituzten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Oraingo eta lehengoko gazteen artean ba al dago diferentziarik?
- Jesus! Horixen baietz. Oain askoze libertade geyo eukitzen due gaztiak guk gendun baiño. Eta aurrerapen geyo’re bai: guk ez gendun eukitzen ez telebisiyo, ta holako gauzak ez giñun eukitzen guk.
- Txikitan nola jolasten ziñeten?
- Txikitan gu jolasten giñan trapu zar batzuek hartu, barruan jarri zea batzuek, ardiyan illia, burua iteko; ta geo gaiñetikan beste trapu zar batzuekin iten gendun, pues, apaindu. Harekintxe jostatzen giñan gu. Guk ez gendun izaten… Eta kanikak, uf! Kaniketan’e iten gendun, baiña kanikak kristalezkuakin ta oin bezela ez e? Buztiñakin iten giñun borobilka batzuek, eta haiekintxe.

Egilea(k): Olatz Sansebastian

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia