Zarautz (Gipuzkoa)

Boxeoa jai guztietan

Boxeoa jai guztietan Herriko festa gehienetan izaten ziren boxeo lehiaketak eta beraiek boxeatzen zuten konbatearen aurretik.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Herriko festa gehienetan izaten ziren boxeo lehiaketak eta beraiek boxeatzen zuten konbatearen aurretik.

Transkripzioa

- Eta boseuan berriz, hemen, hemen mutil-koskorrak, hondartzan ta. Geo, herriko festetan jartzen ziguen guri telonero bezela aurretik, eta jendiak pentsatzen det, nahiko parre ingo zula, zeatikan
nik hamahiru urtekin, uain’e txikiya naiz, hamahiru urtekin atea zazu kontua nolakua izangon nitzan. Eta aurrenengo konbatia gu izaten giñan. Ta orduan festa danetan izaten zian boseokokonbatiak eta. San Pedrotan Oriyon ta Zumaian, ta San Pelaiotan hamen, beti izaten giñan gu. Ta, behintzat, ni gogoratzen naizela, lau, lau aldiz boseatua naiz hola, riñian publikuan: San Pelaion, Munuan, Oriyon ta Zumaian, ni akordatzen naizela, e. Geo, bueno, geure kuadrillan
arteko konbatiak eta ixtoriyak kontatzen hasten baldin bagea, jode, ixtori pilla earra, ixtori pilla earra badao hor.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia