Zarautz (Gipuzkoa)

Garai dinamikoa; Cachi Bachiren sorrera.

Garai dinamikoa; Cachi Bachiren sorrera. Bere garaia atletismorako garai egokia izan zela dio, garai dinamikoa izan zelako. Cachi Bachi elkartea sortu zen eta elkarte honek hartu zituen boxeoa, atletismoko kontuak, arrauna... Boxeolari onak ere atera ziren eskualde mailan. Lasarteko Irubiden musika egoten zen eta eskualdeko jendea biltzen zen. Beti borrokan bukatzen zuten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-001-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Bere garaia atletismorako garai egokia izan zela dio, garai dinamikoa izan zelako. Cachi Bachi elkartea sortu zen eta elkarte honek hartu zituen boxeoa, atletismoko kontuak, arrauna... Boxeolari onak ere atera ziren eskualde mailan. Lasarteko Irubiden musika egoten zen eta eskualdeko jendea biltzen zen. Beti borrokan bukatzen zuten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta kirola, garai hartan, ze kirol? Mendia, mendi asko iten zan, mendia asko ibiltzen zan jentia, mendian?
- Orduan mendiyan? Bai, ibiltzen zan. Kirola, kirola, e, gu behintzat pelotan iten gendun gehiena. Fubolian, ta, geo hasi zian fubolian ta zea. Ta geo izan zan gure garaian izan zan, e, une zea bat, egoki bat, atletismokua. Zeatikan Cachi Bachi, ez dakit esan deten, Cachi Bachi sortu zanian, ba, orduan Club Deportivo eta Cachi Bachin artian halakoxe zea sortu zan zeatikan, zeatikan beti Club Deportivok uste izan du, uste izandu du, ba, beak izan behar zula herriko zea, e, kirola eamaten zun klub bakarra. Ta ez zan konturatzen klub bat zala, e, ta kluba ondo ziok, eaman zak nahi deken guztiya, baiño. Ta Antonianokin ta halaxe ibili zan. Aizu, uste zun, ba, Antonianon ateatzen zian futbolistak eskolan Clubea jun behar zuela. Ta Antonianok ezetz: "hi, guk aurrea ateako dixkiagu ekipo hoiek", eta. Orduan sortu zan, ba, e, haiek, Cachi Bachikuak egokitu zian kuadrilla bat, hartu zuen boseua, hartu zuen atletismoko gai guztiyak, arrauna 're hartu zuen, eta zea, ta orduan, neu 're pixkat haiekin ibili nitzan, ta, zean ta. Pixkat boseuan ta 're ibili izandu naiz [...], eta eman ez nitun asko iten, baiño earrak hartzen nitun. Eta, o sea, nahiko garai dinamikua izan zan zeatikan kuadrilla haundiya zan hua, eta atletismoko iya zea guztitan juten zian: hasi belozidadeko karreretatikan, eta... Atletismuan olinpiadan ematen dian iya zea guztitan sartzen zian haiek. Bat o bi ateatzen zuen, eta. Gu haien atzetik juten giñan, eta, zea. Ta geo, bosealaiak 'e oso onak zian, zeatikan nola, esto, e, gehiegi nola ez dan praktikatzen, ba, hemendik atea zian, ba, dozena erdi bat bosealai nahiko onak, probintzi maillan ta ondo ibiltzen zianak, eta geo kuadrillan haiekin entrenatzen zianak eta 're boseuan zekiyenak zian. Eta gertatu zan, gertatu zan, oan parre ingo dezue honekin, baiño, hemen, esto... garizuman ta zea ta, ba, musikik ez zan jotzen, dana, o sea, riguroso, ta. Eta orduan musika jartzen zan Hirubiden, Lasarteko Hirubide, hor jartzen zan eta probintzi guztiko jendia horrea juten zian dantza ta zea. Eta bukaeran, ba, burrukan bukatu behar izaten zan dana. Eta habek ez zaken jotzeik, federauta zaben, ta ez zakaen jotzeikan. Eta orduan ikasi zuen, hola heltzen ziyon zeatikan hola batei, ta dan!, buruakin jotzen. Nokao laatzen zituen danak, e, hoiek, ta!, buruakin jota, ta holakoxiak.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia