Entierroak zirenean irabazten zuen diru gehien, baserritarrei gorbata lotzen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-030-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Zarautz Hizketan - Zarauzko euskara eta ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Belen Maiz - Fernando Muniozguren
- Data: 2005(e)ko maiatzaren 12a
- Iraupena: 0:02:00
- Erref: ZAR-030/006
- Kodifikatzailea: Asier Sarasua Aranberri
- Gaia(k): Ekonomia eta industria » Langileen arteko harremana eta langile-mugimenduak , Aisia » Taberna giroa » Tabernak eta jatetxeak
Transkripzioa
- Holakuak, halakuak milla akordatzen naiz, porke, esaten dizut ba, hemen jaio, taberna, ostatua, jatetxia, arrandeia, dana.
- Zentro haundiya hau?
- Zentro haundiya, kontatzeko milloi bat gauza bai.
- Erreferente haundiya.
- Erreferentia, ta geo gaiñez nola hamahiru urteako hasi behar izan nun, rekuerdo... Entierruak zianian herriyan basarritar danak etortzen zian o Goikoetxeanea, taberna zan, o gurea. Ta danak. Eta nik diruik gehiena ateatzen nun garaia. Ordun izan zan ba, "moda de la corbata", dana korbatakin ibiltzen zan gizona. Ta ordun etortzen zian pixkat lehentxio ta Patxi barberuanea eo jun ta kogotia konpondu esaten zitzaiona, porke lotsagarriya zan hola pixkat ile gehiokin. Ta bestia zan auzo... Ta geo ba, honea etortzen zian ta ordun ekartzen zituen bonbatxuak gaiñetikan ta abarkakin. Ta zapatak hamen lagatzen zituen askotan, guk armaio bat izaten zan zapatak. Etortzen zian entierrotako ta holako gauzak, ta nik ikasi. Leheno korbata txoixo moura iten zuen ta geo ikasi in zan el tipo americano o zana ikasi nun, ta baserritar danai iteatik, batek bi errial bestiak errial bat, bestiak... Danak zeoze ematen zien ta desiatzen entierrua eoteko ni ta beste bat. Ni ta bestia zea zakiyena hori, Iribar porterua, porke hor jaio zan, kuadrillakuak giñan biyok. Hura 're gurian jardutzen zan laguntzen, aurrena, bai, txanpon batzuk ateatzeko.
- Ze urte zan hori funeralena hori ta, ze epoka?
- Funeralak geo 're beandu arte izan dia, baiño hori, hori bai ba, cincuenta... Ni hasi nitzan cincuenta y seis, cincuenta y siete ta, baiño, orduako itxian beti, ta mutil koskorra.
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!