Zarautz (Gipuzkoa)

Lehengoa beste bizimodu bat zen, auzotarren artean beti elkarri laguntzen

Lehengoa beste bizimodu bat zen, auzotarren artean beti elkarri laguntzen <p>Gose garaian jaio zen, gerraostean. Berak ez zuen goserik pasa. Umetako kontua ondo gogoratzen du, oso garai zoriontsua. Etxeak ez ziren ixten, sekula ere ez, ezta ezkatzak ere. Hori ez da berriro itzuliko. Etxean zerbait apurtzen bazen ere, auzokoek beti laguntzen zuten edozer gauza konpontzen. Beste bizimodu bat, auzotarren artean beti elkarri laguntzen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-030-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gose garaian jaio zen, gerraostean. Berak ez zuen goserik pasa. Umetako kontua ondo gogoratzen du, oso garai zoriontsua. Etxeak ez ziren ixten, sekula ere ez, ezta ezkatzak ere. Hori ez da berriro itzuliko. Etxean zerbait apurtzen bazen ere, auzokoek beti laguntzen zuten edozer gauza konpontzen. Beste bizimodu bat, auzotarren artean beti elkarri laguntzen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bueno, eta ordun, gazte denpora nola gooratzen dezu, gerra ondorena ta, pixkat...
- Gerra ondorenik ez, e, hura baiño pixkat beanduxeokuak giñan.
- Bai, gose garaia, ala pasata ya?
- Gose garaia guk titiya hartzen giñun, ta ondo. Karo! Gose garaian gu titikuak giñan. Oain hirurogeita bi ta hirurogeita bat, bi ta hirurogei ditugunak, ordun ya jaioberriyak.
- Jaioberriyak.
- Bai, berroeta bat, berroeta bi...
- Bai. Ta, nola gooratzen dezu zure ume garaia, etxe giroan ta hola?
- Etxe giruan? Nik nere garaitikan gauza bat dakat beti goguan eukitzen detena, ta, gehio ez geala bizitzan hola biziko. Ta gauza batian basatzen naiz. Guk iten giñun, hau zan, gu garai hartan... Ni gauza askona Zarauzkuak akordatzen naiz porke zan Zarauzko, guk giñun ixkiñan taberna, hor ixkiñan taberna, hemen jatetxia, goian ostatua, albuan arrandeia izeko batek eta ardo almazena, ta ordun dana herriko dana hemen ibiltzen zan. Ta ni gauza batekin gooratzen naiz ta, heraiñeun batekin hitz eiten jardun nitzana. Ostatua, jendia frantsesa, danetik etortzen zan. Etxeko sarrerik ez zala itxitzen, ezta ezkatzik 'e gabian, ez goiak eta ez beheiak. Nahi zunak bere habitaziyua itxitzen zun ta ez zeon bate peligroikan ez lapurretik izango zanik, ez ezer izango zanik, ta ez da hori gehio sortuko. Makiña aldiz juten giñan hemen lagunak Txortenenekuak, Xalbador ta hoiek eta, "hik zer dek bokaillua", ta "nik txoizo-panplona, atzo 're hoixe jan nin", ta. "Nerian uste diat menbrillua daola", ta haren etxea jun, haren bokaillo danak hartu, hura etorri, neria hartu ta iñor ez zan bate... Ulertzen? Horreatik esaten det desberdiña bizitza.
- Bai, bai, bai.
- Hoiek, gauza hoiek ya... Ta desberdiña beste gauza askotan: izakera, izakeretan. Izakeran nik gooratzen zaizkit, ni mutil koskorra nitzala, aberiyak izan zianian igual gure itxian aberiya, sukaldia o paila o, ordun ez zan ur berua izaten, ta gu giñan aurrenengo, nola ostatu iten giñun, paila... Jentiak ez daki zer dian hoiek oain: su barruan izaten zana, etxe guztirako ura berotzeko ta. Ta igual aberiya zulatu ta igual etortzen zian goizeko ordu bitan ta, osea jentia ya erretiatzen zanian, alboko gizonak eta launtzea, jaso ta hurrengo goizian funtzionatzeko. Ta ezer kobratu gabe, e! Osea zan hartu-emana jendiakin, ni horrena gooratzen naiz beti. Mutil koskorretan ta, igual abalantxak etortzen zianian herrira. Adibidez bat, memorablia ya: Firestone. Firestone, epokaik fuertien-fuertiena izan zunian Firestonek, Zarautza tren espeziala fletatzen zun garai haietan, dieciocho de julio eunian, ta familiko milla pezeta ematen ziyuen Zarautzen gastatzeko. Ta trenak izaten zitun ba, hogei bat bagoi o, ta igual milla o bi milla, ez dakit zenbat jente etortzen zan. Ta holako eunetan, nola abalantxa sartzen zan igual platera pilla, ordun ez zan lababajillaz, ez zan ixtorikan, dana fregaderan, ta igual alboko gizonak eo zea, ta igual platerak sekatzen laguntzen ta, osea, beste bizimodu bat.
- Auzolan zentzuan.
- Auzolana zan. Ta auzotan 'e danak zeoze bazan, danak bata bestiei launtzea.
- Ze urte zan hori, Firestoneren hori?
- Firestonena? Cincuenta y seis, ocho.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia