Zarautz (Gipuzkoa)

Zarautzen hiru inguru berezi: herrigunea, Iñurritza eta Azkenportu

Zarautzen hiru inguru berezi: herrigunea, Iñurritza eta Azkenportu Gaztetan batez ere igerian egiten zuten, kostara beti. Zarautz barrualdekoek mendira zuten joera, baina berak ez. Zarautzek hiru auzo handi zuten, oso ezberdinak: kostaldekoak, Azkenportukoak eta Iñurritzakoak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gaztetan batez ere igerian egiten zuten, kostara beti. Zarautz barrualdekoek mendira zuten joera, baina berak ez. Zarautzek hiru auzo handi zuten, oso ezberdinak: kostaldekoak, Azkenportukoak eta Iñurritzakoak.

Transkripzioa

- Ordun, igeriya ta, arrantzua...
- Igeriya, arrantza ta danea. Pelota.
- Pelota 're bai.
- Pelota.
- Mendiya?
- Mendiya ez, gutxi.
- Gutxi.
- Mendikuak gehio zian Azken Portu aldian bizi zianak.
- A, bai, e?
- Bai.
- Kontxo!
- Hori da, hori zan hemen itsasondokuak ta hura, nahiz oain herri barru-barru-barrua izan, pixkat aparte iten zan. Hura mendi, osea, oso desberdina... Ni gehien harritzen naizena, nere edade bertako jendia, Azken Portun jaiotakuak igeian ez dakiye askoek, Zarautzen jaiota. Gauza kuriosua ez al da hori?
- Bai, nahiko.
- Bai, bai, baiño ez zan... Herriya desberdina zan ta!
- Bi parte izango balia bezela, ezta?
- Hiru parte!
- Hiru.
- Hamen, Santa Maiñatik barroakuak, Txerri kaletikan Azken Portu ta geo Iñurritzakuak.
- Kontxo, beira, iñork ez digu esan hori, e?
- Ez.
- Hiru [...] bizi zan hamen jendia, osea, herriya zan, sortuta zeonian. Ari naiz hitz eiten de los años 50.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia