Zarautz (Gipuzkoa)

Ume-umetatik lanean dirua ateratzeko

Ume-umetatik lanean dirua ateratzeko <p>Oso gazte hasten ziren lanean: herri ingurukoak hondartzan toldoak jartzen; estazio ingurukoak maletak eramaten turistei. Azkenportukoak repartoan lan egiten zuten, etxera repartitzen. Eta I&ntilde;urritza ingurukoak Golf-ean cady izaten ziren. Behin zortzi urterako denek egiten zuten zerbait.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-030-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Oso gazte hasten ziren lanean: herri ingurukoak hondartzan toldoak jartzen; estazio ingurukoak maletak eramaten turistei. Azkenportukoak repartoan lan egiten zuten, etxera repartitzen. Eta Iñurritza ingurukoak Golf-ean cady izaten ziren. Behin zortzi urterako denek egiten zuten zerbait.

Transkripzioa

- Geo beste gauza bat anekdotikua Zarautzen, anekdotikua ta kuriosua, leheno esan deuna: Alde Zaharra, Txerri kaletikan Azken Portu ta Iñurritza. Uda etortzen zanian, Alde Zaharreko hamen hondartza ingurukuak ibiltzen giñan batzuk repartuan Kale Nagusitik txaleteta gauzak, tolduak tiratzen launtzen, pezta, pezeta ematen zuen, e!, garai hartan, que era diru asko, porke bi errial baliyo zun Antonianon ziniak eta. Ta hori ta bestela batzuk arrantzan, o zea, osea, eskolan ibili arren, nahiz zazpi o zortzi o betzi urtekin hori dedikatzen zian. Geo hor pixkat, ordun Victor Pradera zan, oain Zigordian alde horta, estaziyo aldea, hori zan Arrabal de Oriente, deitzen zitzaionian. Horko kazkar, osea, gazte zeak, la famosa palabra: "señorito le llevo la maleta?" Hamasei hotel zaben Zarautzen, hamasei, milla ta zortzirehun plaza. Ohiana aparte, itxe danak ohiak ematen zituen, ohiak. Itxeta? Esan deuna, giltzik ez zan, konfiantza osua. Etortzen zan ta, "konfiantzakuak dituk", eta sartu ta ondo pagatzen zun gaiñez. Gaurko aldian asko paatzen zan. Osea, ohia, porke zeon diruik ez ta gauza bai, herriyan. Ta, ordun zona hortakuak juten zian trenea, trenez ibiltzen zan ta "señorito le llevo la maleta" Gran Hotelea, bestea... propina tal. Azken Portukuak ibiltzen zian berriz, repartuan genealian, o ardua, hau dala, bestia... txaleteta, dana partiketan. Iñurritzakuak berriz, danak kadi golfian, danak. Ta hamen, udaan ez zan mutil koskor bat behin sei eo zortzi urte ezkeo zeoze dirua ateatzen ez zunikan.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia