Oiartzun (Gipuzkoa)

Arrandegian lanean

Arrandegian lanean <p>Martinmotzeneren ondoan arrandegia zegoen, eta bertan egiten zuen lan. Ahal zutenean arraina lapurtzen zuten. Pasaiatik etortzen zen arraina. Kaxatan txukun-txukun jarri eta Bartzelonara bidaltzen zuten. Gauez egiten zuten lan. Gizonak bezala aritzen ziren. Etxetik kanpo lan asko egina da Joxepa. Artajorran ere aritzen ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OIA-017-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Martinmotzeneren ondoan arrandegia zegoen, eta bertan egiten zuen lan. Ahal zutenean arraina lapurtzen zuten. Pasaiatik etortzen zen arraina. Kaxatan txukun-txukun jarri eta Bartzelonara bidaltzen zuten. Gauez egiten zuten lan. Gizonak bezala aritzen ziren. Etxetik kanpo lan asko egina da Joxepa. Artajorran ere aritzen ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Asko kusiya! Lan asko iña 'ta! Jende klase asko ikusi're in genun. Arrandeiyan'e bertan genun, itxetik bertan arrandeiya, 'ta gabez lana in ber izaten nun. 'Ta arratsin leatza lapurtu, nausiya loaletzen zenin ohiyea joten zen, 'ta "izortuko ñeu ba!". 'Ta nei leatzakin korrika itxea jon ta... bertan baigenun itxia! Arraskan bota 'ta ixi-ixillik ate 'ta martxa. Amak, guriak bai poz erra!
- Harrek ez zun galdetuko nondik agertu zen!
- Leatza ez zun eozeñek jaten ordun!
- Ierriko zun zuk karriya zela!
- Hombre!
- "Harrapatzen bazattuzte!" saten zun harek beldurra berriz. "Bai, zaude beldurrez beti!"
- Ba ordun leatza izango zen...
- E?
- Leatza jatia izango zen...
- Oi...! Leatza 'ta, bixigua 'ta, denetik tortzen zen.
- 'Ta ze, ze arraindeiy... Biño ze arraindei...
- Pasaiyatik tortzen zen arraiya horrea. 'Ta hor itten genun kajatan jarri dena, eta geo bialtzen zuten kamionatan Bartzelona!
- Hara!
- arraiya, bai!

- 'Ta ze fabrika 'ro zen, ze izena 'ro daka? Nik ez nakan aittua.
- Hua zen... Arrandeiya! Arrandeiya, leno Errota izandutako tokiya zen.
Biño, geo arraiyakin hasi zin negoziatzen 'ta...
- 'Ta hoi zer zen, geo Pitusa 'ta jarri zuten inguru hortan?
- Bai, bai.
- Dena inguru hortan?
- Bai, bai, bai.
- Oain pabelloiak dia baita're.
- Bai.
- 'Ta gabin lana, e?
- Gabez lana in ber... Hua zen tristina, e! Ñea...!
Oyin eoki 'ta bozinak joka hasitzen zen zea, kamionak 'ta martxa. sos batzuk atetzetik pozik!
- 'Ta garbittu 'ta 're in ber izaten al zenuten arraiya?
- Bai. ongi jarri behintzat kajatan. txukun txukun jarri itten genun. Kaja haik...
Izango zuten kaja... Kajak karga... Hoeita hamar kilo iual. Leatza zea batzuk, peskadilla, bestik bixigoz...
- 'Ta kargatzen 'ta 're zuek aitzen al ziñazten kamioitan?
- Bai! Guk gizonak bezela lana! Ez ga eozein izandu, ez! O...!
- Berko sasoya euki!
- Osasuna zer 'te da, e!
- Bai. 'Ta gehiyo non za lana iña, Joxepa?
- E?
- Kanpun... Etxetik kanpo 're toki gehiyotatik lana iña za?
- Bai, sos batzuk irabaztetik pozik! artajorra 'ta.
- artajorra... Patu... Zea kobratzen?
- Bai, bai.
- Bai, e?
- Bazin familiyak ez zinak laneko 'ta... Holakuk aprobextu itten genittun.

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia