Oiartzun (Gipuzkoa)

Altzibarko fusilamenduak

Altzibarko fusilamenduak <p>Gerran Zaiara joan ziren ihesi eta aita bakarrik gelditu zen Martinmotzenen. Joxepa joaten zitzaion laguntzera. Zaiako gainean, soldaduek aitaren berri galdetu zioten behin. Altzibarko fusilamenduak gogoratzen ditu eta baita izugarrikeria hura ikustera propio joandakoak bazirela ere.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OIA-017-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerran Zaiara joan ziren ihesi eta aita bakarrik gelditu zen Martinmotzenen. Joxepa joaten zitzaion laguntzera. Zaiako gainean, soldaduek aitaren berri galdetu zioten behin. Altzibarko fusilamenduak gogoratzen ditu eta baita izugarrikeria hura ikustera propio joandakoak bazirela ere.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ez biño... Ai...!
- Ona da bai. Gorputzak... Muittu berra du gorputzak.
- 'Ta gerra hasi zen dembun, torri baizin belarri motza hoitako erruz.
Itxian sartu 'ta nahi zittuzten guziyak iñ... Atta bakarrik geldittu itxiin eta amak bialtzen niñun hor Zaiya, Oaiñ eroiya 'men da baserriy hora. Zeozer parintik giñan 'ta hara jongo giñan. Eta han... 'Ta ni bialtzen niñun: "atta ikustea jon berko zu ba!" Amak saten zin.
"Hua bakarrik ez da eongo han". Tortzen nitzan 'ta... Jesus...! zeiñek kaso iña bai! Ni gazte gazte gaztia, hogei urte. ipurtzulotik seika 'ta... "¡Hala... Por ahí! Iros a Navarra!" Eta gaixtuak zin, e! Gaixtuak zin, desapiyuk eta. Bai. 'Ta " Alto...!" han, Zaiko gaiñetik.
'Ta abitu belaxen in ziten bi Munizipalak 'o zerbatt militarrak 'o hola zin 'ta. Ni harri koskor baten gaiñin tak! Exei: "Alto estoy " 'ta "¿Qúe salada, e?" batak bestiri san ziyoten 'ta "salada? Izortzen ez bazea...", torri 'ta iya noa nijun 'ta. 'ta atta aber non nun. 'Ta itxian. 'Ta itxia aber non nun 'ta Altziberren. 'Ta "bueno, bueno, bueno, ya puedes seguir" Biño hilli 're iñ zittuzten ordun, e! Bi Altziberren. Bat Iyerukua, Xegundo. Gizajua, mutill on askiya! Haik denuntziatu zittuztenak 'e... Haik 'e kontzientzi errakin geldittu zin ba. Ez dakit, politika madarikatu horrekin! Bi!
- 'Ta bestia zein 'te zen?
- Bestia aztua dakat oaiñ. Mikelentxonekua 'ro... Ez dakit ba, nongua zen hai. Bi laun behintzat, oso mut¡ill majua zen, Iyeruku hura behintzat.
- Herrikuk behintzat?
- Bai...! Izaunak! Jesus! near errak in nittun ordun! 'Ta... Altziberren neskak, oaiñ 'e hillak dia, 'ta propiyo hura ikustea! Ze gauza ikustea jon zin, e! 'Ta oaiñ enitzake jongo ni ezertik e. Geo 're bestela 're pena erra maten zin 'ta, (pff) jesus! Izugarriyak iñ zittuzten gerratin, e!
- Bai. Gehiyegiyak.
- Gehiyegi! Uo...! Gerra! Jaungoikuak guarda zala!
- Batzuk dena libre 'ta bestik eziñ ezer iñ!
- Eze ezin iñ!
- Dembo asko iñ al zenuten han, Zaiyan?
- Ez. Torri... Atta bakarrik itxian 'ta ni torri nitzan auro attana 'ta geo ama 'ta 're torri zin 'ta.
Denak horrea juntatu zin 'ta oaiñ iñorrez 'ta oaiñ iñor ezta.

Egilea(k): Irati Etxebeste

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia