Zarautz (Gipuzkoa)

Aitak lanpernatan egiten zuen

Aitak lanpernatan egiten zuen Bere aita asko aritzen zen lanpernatan, baina hotz handia pasatzen zuen. Lanpernarik onenak mediku edo apaizentzat izaten ziren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-029-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Bere aita asko aritzen zen lanpernatan, baina hotz handia pasatzen zuen. Lanpernarik onenak mediku edo apaizentzat izaten ziren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta arraldean ez al zenuten arraldeko zeak...
- E?
- Arraldean ez zenuten arrantzuan iten, arraldean? Beti uretan? Uretan barruan, itsasuan?
- A, bai! Lehorretikan ez naiz izan afizionatua. Hasi nitzan aitakin, baiña, berehalaxen.... Gure aita bai. Nere aitak arrantza onak ekartzen zitun lehorretikan kaiñaberakin. Earra. Arrai earrikan ekarri du aitak, ekarri zun. Baiña, neguan ta juten zan, ta hotz asko pasata. Bere soziyuak etortzen zian, esaten zian, "ikusiko dek, aurki dek hire aita moillan akaatuta, hilda topatuko diye". Geo etortzen zan hotzak, bihatzak muitu eziñikan. Sugurra luzia zun, ta jata, gorri-gorri inda hotzak. Hola etortzen zan. Ta hala ta guztiz ez, ba.
- Lanpernatan ta ez dezu in, ordun?
- Hura bai.
- Hura bai.
- Nere aita hartan 'e bai. San Pelaio ingurutan [...] gizagaixua, zea iten zuna, ta lanpernetan 'e jata atzaparrak eta hankak eta, kopeta 're bai, danak urratuta etortzen zan hura. Geo zer dek? Eta, lanpernaik onenak meikuantzat, apaizantzat eta holako tipo tunante guztiyantzat. Gure etxeako, txikiyena. Itxeako txikiyena. Onenak danak errealo besteei, e?!. Bai, ba. Hola izan deu bizimoua. Bai.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia