Zarautz (Gipuzkoa)

Arrantzaren inguruko lexikoa

Arrantzaren inguruko lexikoa Arrantzarako tresnak. "Koaña" erabiltzen zen txipiroitarako. Amutarako zer erabiltzen zuten: izkirak, antxoa eskabetxatuak, loiorra (zizarea)..

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-029-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Arrantzarako tresnak. "Koaña" erabiltzen zen txipiroitarako. Amutarako zer erabiltzen zuten: izkirak, antxoa eskabetxatuak, loiorra (zizarea)..
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ze tresna erabiltzen zenuten orduan arrantzuan? Ze aparejo edo ze tresna, edo...
- Zea bat, aparejo zea txiki bat, eta, bakizu, nola dan, koaiña zer dan, arrantzako koaiña? Peruna, jostorratz zea batzuekin, hariyakin bueltatua, koaiña. Hura txipiroitako.
- Ta besteikan?
- Eta txitxarrotako, ba, leheno, ba, deitzen zan beste bat, hola kutxarila bat, zea, kromatua, hiru amoko zeakin, degoilla deitzen zienana. Hoiek uan, hoiek 'e uain milla klasetakuak dia, leheno. Beste batzuk berriz, illia, illia. Amua, amua, ba, ille pixkat, zea, ille pixkatekin tapatuta. Ta hura arraiak heltzeko izaten da.
- Ta bestela, sare txikikan, ta holako...
- Ez, ez. Hoiek, hoiek, motoko.... motorrak eta bai, zean, baiño geuk, hamengo ontzi txiki huakin, ezer. Hoiekin ez dao sareik eta ibiltzeik.
- Ta karnata mouan?
- Garnata mouan? Ba, ba, este.... Igandetan ta, e, hori astian ez gendun iten, [...]. Igandetan, este, txintxola deitzen ziogun zea bat izaten zan, ba, perun lori hola, astun samar batekin, holako alanbre bat. Ta alanbre bakoitzan zintzilika, ba, metro bateko beste puntera bat. Han bi amo, ta beste aldian beste bi amo. Ta, perunakin, zean. Ta han, ba, antxoa eskabetxatua, ixkira onena, ixkira bakizu zer dan? Zea, quisquilla, kixkilla txiki hori, arraldian ta eoten da kixkilla txiki hori, ixkira, hura garnata bezela, ixkira ona da. Loiorra, loiorra bakizu zer dan? Beste hitz batian, txitxaria, txitxaria, lokatzetan eoten dan txitxare zea, mehe, mehe gorrixka hori.
- Nola esan dezu izena? Loiarra?
- Loiorra. Loiorra, guk hamen deitzen gendun, loiorra, zea, zea. Atsuak hamen deitzen diyoe aizarra, aizarra.
- Zeiñek deitzen diyo horrela?
- Hemen, guk, "noa hua?", ta, "aizarreta, aizarreta". Ta juten giñan orduan ba, o, han moillan sarreran daben arroka txiki hoien azpiyan, udaran ez [....] behiñ 'e eokitu ikustia han launak nola jarduten dian hondar azpitik ateatzen txitxare hoiek ateatzeko? Aizarra hori da. Aizarra. Gu juten giñan, ba, gehioatikan ba, zeatikan, ba, Iñurritzako zea, erriyuan sarreran daon lokatz zikiñ horta. Han gehio eoten zan, aizarra deitzen diyot. O, loillorra. Hori, beste leku batian beste gauza bat deituko diyoe.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia