Mallabia (Bizkaia)

Abarkak nola egiten ziren

Abarkak nola egiten ziren <p>Abarkak zelan egiten ziren. Uhala; abarka ziriak. Larrua.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAL-009-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Abarkak zelan egiten ziren. Uhala; abarka ziriak. Larrua.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Badakizu zuk, zelan eitten ziran abarkak?
- Bai, nik ez nittun ein…
- Baina, ikusitta bai?
- Ba izeten zen ha be ganauan narrue. Ganauan narrue ipiñi tamaiñuen, bakotza hanka tamaiñokue, ta eitten jakoen ba hauxe zabalera inguru eta holan ein jo ta […]. Honen hertzie ebai eitten zan. Han honek holan ebaidxe holan. Han ebagidxen sartzen eutsen zera uhela. Han, ta geratzen zan gero.
- Horrek, izenik bazekan? Zozkixe edo honi…ez. Honek ze izen zekan?
-Abarka-ziridxe. Ta honi sartzen eutsen, lehen esan dotena, uhela, eta halako uhalak emoten eutsen hanka formie hari narruai. Josten eutsen holan, holan josten eutsen aurreko musturre. Ta gero hemendik honutz, hemendik honutz. Hori honak eñiko hau zera, hari uhelari dana bueltan eitten eben, eta halan ipintten eben. Gero lazuk esaten jakon, lazuk, ba holantxerik, lazue sokie sartzeko ipintzen eutsazan hegaletan abarkiai ta ta sokie sartu eta ibili apurtu artien.
- Pedro: Hau zan erremintti propioa ta hauxe narrun uhela sartute laguntzeko, ez dakizu? Abarka txikidxe esaten jako esan be.
- Maria: Honek berbaz ezin leike aittu be ein.
- Eta narrua ondu eitten zenduen…
- Maria: Narrue, hori narrue, hori izeten zan…
- Sikatu edo…
- Pedro: Kurau ein biher izeten zan.
- Kurau ein biher izeten zan, ez?
- Maria: Hori narruori izaten zen, lehen ba zeziñe eitten zan baserridxetan. Badakizu zeziña? Txahala edo, txahala nekez.
- Pedro: Behidxe edo txahala hiltzen zanien.
Maria: Behidxe edo ididxe edo dana dalakue.
- Pedro: Halanik […] josi. Horman-edo zabal-zabal
- Narrua?
- Pedro: bai. Gero ebai ein biher izeten zan gero burdidxan. Ganauen burutako ta hareaz eitten zien. Abarkiek ba ez deu biher materidxelik asko baia ganauen tirak eitteko-ta lepokue en jeneral zuzen eta sendue, dauenik eta ganau senduena, hari ataten jakozan zuzen-zuzen ebai.
- Eta horixe izaten zen baserri bakoitzian halako narrua ataratzen zan hala?
- Maria: Ez hori eitten zan, baserri danetan ein be ez zittuen eitten horrek.
- Ez? Erosi eitten zan bestela?
- Pedro: Bai. Saltzen bada, baiña saltzen kurtidu ta gozuen e!
- Nestelan baserridxan nun izaten zan ganbaran-edo…
- Maria: Bai, bai. Leku baten…
- Pedro: Baiña ez pentsau bertan txarrauek eitten zinik. Gero zebuakin-eta gozatu eitten zien noberak eta… Gero burtedie esaten dana, burdidxeri eta buztarridxeri eitten jakon aklopaziñue etxin eitten zan. Hareri esaten jakon burtedie. Oin be hor dago gurin, ataridxen hor da buztarridxe beren…
- Titzeko geuzie, honakotxe bueltaku izeten da hori burtedie. Han sartu biher izeten /bizeten/ dau nardiki edo burdidxan burtidune edo dana dalakue ganauek tiretzeko.

Egilea(k): Jon Txopitea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia