Ikatza txondorretik nola atera
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-095-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Karobiak, txondorrak eta elurzuloak
- Elkarrizketatzailea(k): Amaia Olañeta - Argiñe Urkiola
- Data: 1994(e)ko otsailaren 01a
- Iraupena: 0:01:55
- Erref: BER-095/005
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Emalea: Bergarako Udala
- Gaia(k): Euskara » Lexikoa , Baserria » Baserriko lanak » Baserriari lotutako lanbideak , Baserria » Baserriko lanak » Herrira saltzera, erostera
Transkripzioa
- Eta txendorran onduen gero ikatza atara edo, ba, zakutan sartu edo holan leku… Egoten zan leku aproposa…
- Egoten da iketz-plazia esaten jako.
- Iketz-plazia?
- Iketzan plazia esaten jako, iketza etara ta eukitzeko lekua. Garbittu, bedarrak eta kendu eta garbi-garbi-garbi ipiñi, ez lurrik eta ez adarrik eta ez dein egon, garbi, gero jasotzeko be. Ta harek lagatzen jako bi lekutan edo hiru lekutan edo, ba, txendorrari buelta guztian lagatzen jako. Ta hara eruaten da eskubarakin arrastaka eruaten da. Eskubaria [egoten] da, hola, luzia, hortzak luziak eukitzen dittu. [Hortzdun] zer harekin iketza bape maltratau barik eruaten da. Ta gero ondoko xehe haura beste eskubara bat xehiauakin, holako tamaiño inguruko hortzakin, “rraa”, harekin batzen da dana. Ta [harendako bihar dabe] bi galdare: haundixandako bihar dau mietza daukana zuluak; ta txikixana bihar dau, ba, txikixauak. Han eralgi ta ya han geratzen dana harrixak edo zera baldin badauka apartau ta haura zakura.
- Larraiña edo esan dotsazu iños horri?
- E?
- Ikatz-plaziai, ikatz-larraiña edo…?
- Ez, ez, beti plazia esaten gontsan. [… etaratzen giñuana]. Han eukitzen giñuan goizian etara… Jeneralmente, iketza goizian etaratzen da ondo; gaba peligrosua. Eske iketzak sua etaratzen dau, ba, nunbaitten eskiñan baten, han edo bestian. Ta gabian […] geu akordatzeke iketz dana erre ein leike. Ta, ba, goizian etara ta nahi baldin bada atsaldian sartu ta hurrengo goizerako bestela laga. Lehenao esan notsuen, ezta? Pisua hartzeko ihintza [da ona]. E? Ura bota ta moteldu eitten da. Iketza, gaiñera, zaratia [be kendu] eitten jako; dana geratzen da egur-koskorrak izetia moduko zaratia, baiña bestela egoten da urriñerako zaratia eukitzen dau, e?
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!