Elgoibar (Gipuzkoa)

Lihoa, larrua eta saskigintza

Lihoa, larrua eta saskigintza Josefaren amonak ereiten omen zuen lihoa, baina Josefak berak ez du gogoan. Liho-putzurik ere ez omen du gogoan. Aitaginarrebak abarkak egiteko, larrua busti egiten zuen biguntzeko, gero josi ahal izateko. Mendarotik auzoko Eguren-Nagusi baserrira ezkondu zenak saskiak egiten zituen etxean.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Josefaren amonak ereiten omen zuen lihoa, baina Josefak berak ez du gogoan. Liho-putzurik ere ez omen du gogoan. Aitaginarrebak abarkak egiteko, larrua busti egiten zuen biguntzeko, gero josi ahal izateko. Mendarotik auzoko Eguren-Nagusi baserrira ezkondu zenak saskiak egiten zituen etxean.

Transkripzioa

-Zuk sekula ezautu dozu liñua soruetan?
-Ez, souan ez nik hori bedar hori. Ikusitta nao nere jaixotetxian. Armaixo haundi bat zan eta hantxe haura bedarra ezaututa nao. Baiña etxian hartzen ez. Nere amamak eta eitten (ereitten) ei zeben baiña nere akorduan ez.
-Zuk orduan amama-ta goruetan ez zittuzun ikusi?
-Goruetan neu be einda nao.
-Baiña liñuakin ez.
-Ez. Ardi-laniakin.
-Zuek hemen liño-potzuak eukiko dittuzue, ezta?
-Ez dakitt. Ez naiz ni konturatzen.
-Uste dot leku askotan dagozela oindiok izen horrekin.
-Baiña hemen ez, ez dot iñori sentiru.
-Liñaputzuetan gaztaiñia be zumitza eitteko ta.
-A bai, beratu eta hori. Zesteruak, zestua eitten zabenak, eta bai. Hori ezaututa nao.
-Eta zure aittaginarreba hain artistia izanda narruakin eta, otzararik-eta ez eben egiten?
-Ez.
-Esan dostazu burdixentzako eta eitten zittuela; eta narruzko abarkak eta.
-Narruzko abarkak harek eitten zaban uretan busti eta trapu baten, trapu bustixan bueltan batuta ipini. Eta bigun-bigunak eukitzen zittuan gero abarkia joskixakin josteko.
-Ez zeukan ohiturarik otzarak eta; zesterua ez zan?
-Ez, ez, zesterua ez zan. Hemen Eguengo gizona bai, Mendarotikan ezkondu zana hona Eguenea, gizona. Eta harek zestuak eta edarki eitten zittuan. Harek basuan hartu gaztaiña-langaixak eta berak etara zumitzak eta harek eitten zittuan. Baiña gurian etxian ez dot ezautu hori. Ez dot ezautu, ez.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia