Zarautz (Gipuzkoa)

Itsasoan erreferentziak nola hartzen zituzten

Itsasoan erreferentziak nola hartzen zituzten Zarautz ingurua oso aberatsa zen lehenago txipiroitarako. Zein puntutan arrantzatzen zuten kalkulatzeko baserri eta txaletekin hartzen zuten erreferentzia.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-029-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Zarautz ingurua oso aberatsa zen lehenago txipiroitarako. Zein puntutan arrantzatzen zuten kalkulatzeko baserri eta txaletekin hartzen zuten erreferentzia.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ze zona zan ona arrantzuan iteko?
- E?
- Ze zona? Ze gune?
- Hemen? Ba, este... Zarautza zea, txipiroia harrapatzeko Zarautza aberatsa izan huan orduan. Oain ez, oain ordia, etortzen dituk aurki, zea, garnata itea, zea, atunetako ta zimarroitako ta, atuna itea. Ta hoiek hondartza dana garbitzen due. Hoiek ez due ezer lagatzen. Leheno ez zan holako zeaikan.
- Ta puntu berdiñea juten ziñaten beti arrantzura? Punto berdiñera, ala aldatu?
- Aldatu? Ez. Ibili batea ta o bestea ta, hamen gelditu, ta ezer ez. Geo horrea zean ta. Ta, "atzo hemen, hemen jo nixkiyan", da!, markak hartu. Markak hartzen zendun, ba, hamen leheno dana txaleta zan, ta, ba, [Corbeseneko] txaleta, halako han goian dan basarri harekin, o zeakin, eo. Itsasuak hala esaten digu. Oain 'e bai, zea. Oain 'e arrai-txikita ta juten dianak, moillarri gaiñea, ta, hoiek danak zeakin, este, este... Basarriyakin, zea iten dia. Geo, geo, ba, Getariako torriak, osea, elizan torriak eta Oriyoko elizan torria, ta Aiako elizak, hoiek hogei milla marka eukiko ditue, zea, hogei milla marka. Hola jun ta, oaintxe han gaituk, ba hor gaituk, ba hor gaituk, ba... Bota fondua hor gelditzeko. Ta hemen txipiroitan, ba, esaten dizut. Bezperan, ta, askotan gezurra 're bai. "Nun hitzan?", ta, "Borgetonian", ta hortako beste aldian, igual. Hori, hori, mariñel tartian normalena izan da.
- Ehiztariak bezela, ordun.
- A, bai! Hori, hori normala.
- Ta perretxikulariak bezela.
- Baita. Bai, bai, bai, hori, zean...
- Gezurra esan behar.
- Gezurra esan behar, bestela hurrengo egunian danak han!

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia