Arrantzaleen gorabeherak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-029-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Zarautz Hizketan - Zarauzko euskara eta ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Belen Maiz - Fernando Muniozguren
- Data: 2005(e)ko maiatzaren 11a
- Iraupena: 0:01:04
- Erref: ZAR-029/018
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Itsasoa » Arrantzontziko bizimodua eta lanak » Itsasoko arriskuak
Transkripzioa
- Bestela, gertaerarik eta hola ezautu dezu zure garaian? Izanda holako gertaera...
- Ez, ez, ez. Ba, moillan bai, moillan gu izandu ditut, ba, gizonak ontziya bueltatu ta, zean moillan azpira sartzen 'e bai. Ta, beste batian, hori bitan o hirutan gertatu zat, zea, ontziya, moillak sarrera txarra du, Zarauzko moillak baja marrian, ta itsaso pixkat danian. Ta, guk ikasi gendun, baiña dexkuiatu iten zian, ta. Eta, ba, este... Ezautu nun, hil zan, Rikardo. Eta hura ontziya bolkatu ziyon, ta, ez zakiyan igeriyan. Eta moillan azpiyan hola zulua zan, ta han azpira sartuta eon zan hura. Ta geo, jainkuak hala nahi zulako, erten zun kanpoa. Heldu ziyoen, kanpoa, bai. Ta holako, bai, urtian zihar eokitu izandu dizkigu ikustia.
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!