Aitak egindako txalupa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-029-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Zarautz Hizketan - Zarauzko euskara eta ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Belen Maiz - Fernando Muniozguren
- Data: 2005(e)ko maiatzaren 11a
- Iraupena: 0:01:58
- Erref: ZAR-029/014
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Aisia » Mendia eta hondartza » Errekako arrantza eta ehiza
Transkripzioa
- Bueno, pasa gaitezen arrantza kontuetara. Arrantza, ya, mutikotatik txalupakin, ta. Nundik zeneukan txalupa?
- Nun?
- Nongoa, nundikan lortutakoa txalupa?
- Ba... Ibili nuna urte askuan aitak iña, neure aitak iña. Oso mañosua huan lanian ta. Eta txalupa beak in ziyan taillarrian. Txoko batian, neguan.
- Ze materialekin, edo?
- Ba, [...], ez dakit, ba. Txalupak, txalupak izaten zian, ba, lehendabizi, ba, plantilla bat ta geo kostillak alkatzizkuak, ta geo pino nortia, pino nortia. Ta txalupa polita in ziyan, zea, este, nola esango nuke, ba? Txolo samarra. Horrek esan nahi dik, este, ontziyan balantza, asiento, uretan, asiento txikikua. Txalupa jun behar izaten huan hola, zean...
- Txolua?
- ...ohitu, ta. Bai, ohitu, ta, han-han txalupan sartzen balin bahintzan [...] mouz heltzian, putzua. Bai, baiña, aizu...
- Ta arraunakin ala motorrakin?
- Arraunakin urte askuan, arraunakin. Nik motorra, guk motorra... Nik berrogeita hamabost urte arte..., gehio! Igual hirurogei urte arte ez nitxakan, zea, motorrikan. Geo, geo ezkondu ta, ezkondu ta behalaxe, ba, arrantzan kontu hoiek pixkat laga in nitun. Bai, ba, esaten diyat, arrantza netzako izan dek gauzik earrena. Baiña, biarren zea, biarren... taillarra euki det, ta taillarra eamaten nahiko lana izan det, e. Ta geo, geo, nola esaten da, "primero la obligación, después la devoción", esaten dana, ezta? Ba...
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!