Zarautz (Gipuzkoa)

Olagarrotara

Olagarrotara Hiru belaunaldiak olagarrotara joaten ziren elkarrekin. Nola harrapatzen zituzten. Aitona esku-motxa zen eta nola moldatzen zen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-025-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Hiru belaunaldiak olagarrotara joaten ziren elkarrekin. Nola harrapatzen zituzten. Aitona esku-motxa zen eta nola moldatzen zen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Geo, zean 'e, gizaldi kontu horrekin, arrantzan ta gauzetan 'e, itsaso baztarrekok giñan, ta. Gu jun ohi giñan, e, hiru gizaldi olaarrota 're.
- A, bai, e? Ta nola juten ziñaten olaarrota? Nola harrapatzen zenuen?
- Makilla baten muturren jartzen zitzaion trapu zuri batekin zerbait, jana, zaiña eo holako bat. Ta, hor ez due, tienpo hortan bestia, hor [planea] hoitan gantxokin bakarrik, baiño guk ez. Jartzen det, ta olaarrua eortzen bazitzaizun... Barrika haundiya ta betetzen giñun guk! Aittona, ni, ni... haundiyena. Neonek ekarri ditut galantak. Aittak 'e zanak 'e bai, baiño. Aittona haundiya zan [...] haundikua, harek zenbatekua ekarri ote zun? Ta eskumotxa. Beitu nola iten zun, hortzakin, hortzakin akaatzen zun olaarrua.
- Jo! Ez da egiya?
- Askok akatzen due hortzakiñ 'e!
- A, bai, e?
- Bai! Hor, lepa gaiñen hueko bat iten diyou ba, hankakin, harri koskor batekin eo. Lepa gaiñen zeatzen zaie, nerbiyua galtzen zaie. Gure aittonak, beitu ze esku, bat harekin, dana peatu, hainbesteko olaarro zahar haundi harek. Jata, hoiek zeatu iten due, txupatu, gorri-gorri iten du dana. Amo zalia zan olaarrutan hua 're.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia