Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Ehizako pasadizoak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-022-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Ehizarako zaletasuna izan du mutikotatik. Orduan erbi bat harrapatzea oso zaila izaten zen, baina beraiek mutikotan bat harrapatu zuten eta herrian harro-harro azaldu ziren. Ehizako pasadizoak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Kazan be bai?
-Kazan, kazan afiziñue mutikotatik. Mutikuek gintzela hau Bernardiño Arregi ta bixok. Beti kazan ibiltzen gintzen. Fan gintzen baten. Mutikuek gintzela, e. Orduen erbi bat iñok pe ez euen harrapetan. Gaur hemen elefante bat batek harrapauko leukien letxe orduen erbi bat harrapetia zan. Eta fan gintzen Kurtzebarrittik gora, txakurrak onak gaukan da, txakurrok eta. Tak!, erbi bat atara auen da. Jaurti guntsan lau tiro. pin-pan!, da pin-pan! da aurrera. Baiña itxuria perdigoiren batek jo eiñ auen da txakurra au-au-au!, ta. Bueltan ostera geuregana. Beste lau tiro: pin-pan!, da pin-pan!, da mutikuak apuntau ta ezebez. Jaurti. Da erbixoi ba besten batek jo eban, perdigoiren batek eta ostera buelta hartu eta ostera geuregana ta. Beratzigarren tiruen Bernardiñok jo. Guk orduan herrixan ha erbixa erakusten munduen dauenik zerik haundixena baiño haundixaua, erbixa. Joe!, jente guztia. Beste baten zan fan bixok fan Kurtzetara..., Kurtzetara be ez, Asensio, Asensio gaiñetik, Atxabaletako mendittik Kurtzetara nittartian usotan. Usotan fan eta mutikuak gintzen, kartutxuek eruengo ba berrogeiña kartutxo ero. Jarri tta. Lelengo (Latan?) egon gintzen eta ezebez. Ta gero handik Asensiora. Asensiora fan eta usuek benga ta benga. Eta auen zereko, Barajuengo abaria kazan. "Mutikuak!, hamendik harutza, e, harutza!" Da aldamenian jarri tta, klaro, orduan etozen, ze esangot, laiñua, eurixa etorten da ba, eurixa goittik behera, ba usuak etozen etorri tta etorri. Baiña dana bat, e, banda bat dana. Hartu ta pin-pon!, pin-pon!, pin-pon! Eta guk benga ta benga ta benga. Ta azkenien kartutxuak akabau jakun. Hartu gittuen, eztakitt, xei uso, zazpi ero. Orduen izen bazan gure aitta ero hola kazan ekixena, hilgo euen ba bostehun uso ero. Handik ba buelta hartu gauen Atxabaletara ta harekin be harro. Beti kazarixen zera hori izaten da, harro, erakutsi, erakutsi.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia