Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Elorrioko pilota partidan gertatua

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-022-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Elorrion pilota partidan gertatutakoa. Dirua bere kontra zegoen eta anaiak dirua irabaz zezan galdu egin behar zuela esan zioten. Berak irabaztera zihoala erakusteko frontoitik bere alde jokatu zuen apustua. Partida irabazi ostean, apustua irabazi zuela eta ez zizkioten gastuak ordaindu nahi izan.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Nik hola arrai, mailatxo bat eukitten nauen eta ha pasau ezkero ya profesional jokaketako. Bueno, profesional txarra edo gure dana baiña. Elorrixora fan pelotan da anaia enpresarixua ta korredoria zan. Eta beste anaiak pelotan ein bihar euen. Txapiakin etorri kara y kruz eitten, da esan: Bueno, Ezpeleta, galdu in biok eta" "Neuk galdu ez. Nik al bot irabazi. Al bot irabazi". "Ez ba, anaientzako" "Ni neuk al bot irabazi". Bera korredoria zan, da lelengokua esan eban ni gorrixa banintzan ba bestia azula, ezta. Ta orduan diru jokatzen zan "cuarenta colorao" edo "veinte azul" edo gure dana. Anaien aldeko koloria zan azul. "Veinte azul", eta neuk frontoittik berak ikusi daixen irabaztera noiela, "Va!" Akabo, partiduoi irabazi nutsan, da orduen ba emuten oskuen gastuetarako ta hogei duro ero. Eta eztoiela emuten, hogei duro, apostia irabazi nauela eta. Erdi burrukan han. Da hola kasuek asko.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia