Ordizia (Gipuzkoa)

Umetako jolasak

Umetako jolasak 13 urtera arte ibili zen eskolan, eta gero baserriko lanetan jarraitu behar izan zuen. Baliarrainen frontoia zegoen eta pilotan aritzen ziren, baita sokasaltoan ere. Hariz egiten zituzten pilotak eta haiekin aritzen ziren pilotan. Behin zigortu zuteneko anekdota kontatzen du.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORD-033-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
13 urtera arte ibili zen eskolan, eta gero baserriko lanetan jarraitu behar izan zuen. Baliarrainen frontoia zegoen eta pilotan aritzen ziren, baita sokasaltoan ere. Hariz egiten zituzten pilotak eta haiekin aritzen ziren pilotan. Behin zigortu zuteneko anekdota kontatzen du.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta eskolara zenbat urte arte jun zinen Baliarraiñen?
-Hamahiru urte edo hola. Ia komunio, lehen komunio txikie ta haundie eitten tzan da komunio haundie, eztakit, hamabi urtekin edo hola eingo zan da ia handik belaxe geldittu nintzen.
-Utzi egin zenuen eskola?
-Utzi beharra, nik ez nun utzi nere borondatez baizik lana ein behar zalako edo. Bai. Gero esnekin Tolosara juten nintzen eta, klaro, utzi ein behar.
-Eta baserriko lanetan?
-Baserriko lanetan, bai, laguntzen.
-Eskola garaian ze jolas egiten zittuzuen?
-Sokasalton, pelotan, nei izugarri gustatzen zitzaidan pelotan.
-Bazan frontoia Baliarraiñen?
-Bai, eskolan azpin bertan geneuken frontoi bat itxie eta, bueno, han aritzen giñen. Eta esan dizudana, sokasalton eta...
-Kaniketan?
-Bai, baita. Eta geo izkutaketan eta; horik izaten zien.
-Tabak eta holakoak ere bai?
-Tabakin ez naiz gogoratzen. Badakit zerbait baiño etzan bolara hartan, ez, guk ez gendun ibiltzen.
-Pelotan esan dezu. Pelotak zer ziren, zuek egindakoak?
-Ez naiz gogoratzen, baiño nik, e, eztakit, mutillek eamango zittuen pelotak edo, nik [ez nun iñoiz] pelotaik eamaten.
-Aittu izan diot jendeari...
-Bai, etxen eindakok izaten zien, bai, harikin eindakok eta izaten zien, bai. Ez naiz gogoratzen baiño hola izango zien.
-Eta frontoian pelotan egiten zenuen?
-Bai, eta izugarri gustatzen zitzaidan. Bueno, mutillen kontra han aritzen giñen neskak ere batzuk. Eta lehen esan dezuna, zigorra, maestrak zigortu eguardin hamabitan bestek atera zienen egon behar izan nun ia ordu bata arte, eta nik esaten nun atzea ordu bitan etortzeko etxea, ez nintzen batere jun, eta nerekin batea beste mutill bat ere zigortu zun, eta atera giñen eta biok pelotan, bestek sartzeko ordue, etxetik etorrita sartzeko ordua arte bate bazkaltzea jun gabe. Han aittu giñen pelotan, ordu batetik ordu bitaa. Esaten zendun ordu batean aterata etxea junda korrika atzea bueltan etorri behar zendun-da, egun hartan bazkaririk gabe.
-Baiña gustora.
-Geuk gere burui jarri genion beste zigorra maestran gaiñean.
-Gaiñetikan.
-Bai.
-Baiña pelotan gustora arituko zineten.
-Bai, ez giñen gu konturatu gosekin ere.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia