Usurbil (Gipuzkoa)

Angulak harrapatzen zebiltzala, tiroak

Angulak harrapatzen zebiltzala, tiroak Ibaian angulatan aritzen ziren; eta horretarako, baimena behar izaten zen. Norbaitek ez zeukan baimenik eta tiroka aritu ziren beste aldetik. Ahal zuten moduan egin zuten alde orduan.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan USU-018-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Ibaian angulatan aritzen ziren; eta horretarako, baimena behar izaten zen. Norbaitek ez zeukan baimenik eta tiroka aritu ziren beste aldetik. Ahal zuten moduan egin zuten alde orduan.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Geo angulatan'e pixkat ibiltzen giñen erriyuan ta in bihar zendun holako patente zea bat atea, permisua. Ta bazakiyen baten bat atea gabe zegola ta hor tiroka ta ibili zian zubitik, erriyoko zubitik.
- Ze urtetan hori?
- Ez dakit, baiño urte asko. Hemen leno nola egondu gea Joxe Mari portukua?
- Bai.
- Hua hor huban ingurun, zean, zubi onduan tirouak ibilli zianian. Ahal zunak ahal zun tokia alde in genun, jata hara ta honea ta... ordun jende txar asko zan, ikeragarri.
- "Treinta y ocho" aldian o hola izango ziñaten.
- Ez zakit ze urte...
- "Treinta y ochua" izango huan zuek zeatu zenduenian.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia