Soldaduentzat alkandorak dohainik egiten zituzten
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-024-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Zarautz Hizketan - Zarauzko euskara eta ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Belen Maiz - Fernando Muniozguren
- Data: 2005(e)ko apirilaren 27a
- Iraupena: 0:01:46
- Erref: ZAR-024/018
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Ekonomia gerra garaian
Transkripzioa
- Esan dezu, gerran hor akanpauta egon ziala. Nun egon zian akanpauta?
- Hor eon zian, gure zean aurre-aurrian.
- Hor frailetako...
- Frailetako... zinia nola dao?
- Bai.
- Frailetako zinia. Hortxe barruan eon zian.
- A, barruan?
- Barruan, bai. Hor eon zian pilla bat. Ta hortxe. Haiek, batzuek alde iten zuen, zeak izango zian, konpañiyak o ez dakit ze izango zian, ta. Batzuek alde iten zuen, ta, handik puskatea, [...], beste batzuk etortzen zian. Ta guk aurre-aurrian zakaun sastreiya.
- Joe, kaltea zuentzat.
- Bai [...] galanta, joe! Gu gerra denboan... Geo zea etortzen zan, Fiadoncha, Marquesa de Fiadoncha. Hura zan hemengo markesa. Orduan palaziyuak besteik ez zaben. Eta hura etortzen zan, ta bueno, "hay que trabajar pa..., pa los que están en la guerra". Ta alkandorak eta zeak iten gu han, perro txiki bat irabazi gabe hainbeste denboan. Hainbeste denboan, ordia, hillabetiak eta hillabetek, e!, erropa iten. Ez dakit zeiñentzat iten gendun, baiño... lanian. [...] Aitak esaten ziyon, "baiño gu perro txiki bat ez dakau, ez badeu ateatzen...", orduan gaiñea traje bat zeiñek ingo zun, iñok ez! Zeak ingo zun gerra denboan traje bat! Ba huraxe zan, La Marquesa de Fiadoncha. Ez naiz hoi sekula ahaztuko. Joe, earra!
- Ta, baiña, tela ta berak ekarriko zun, ez?
- Bai, zeak ekartzen zituen, esto, rollo batzuek haundiyak, alkandorak eta iteko ta, erropak, soldauan erropak iteko. Ta hoixe iten eoten giñan.
- Taillak eta danetatik.
- Bai, bai... Eozein mouz josi ta eozein mouz indakuak, baiño, iñ in behar!
- Ta gero, ezta, ezta, ezta eskerrik askoik ere ez, igual.
- Bai, zea! Ezta ezer 'e!
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!