Arrasate (Gipuzkoa)

Gorrien dirua

Gorrien dirua Gorriei ardiak saltzen zizkieten diru truke. Miliziano gaixoak edukitzen zituzten etxean. Horietako bat, mortero-hotsa entzun orduko, "gorrien dirua" eskatzen hasi zen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-042-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gorriei ardiak saltzen zizkieten diru truke. Miliziano gaixoak edukitzen zituzten etxean. Horietako bat, mortero-hotsa entzun orduko, "gorrien dirua" eskatzen hasi zen.

Transkripzioa

- (Arantxa): hemen euki auen kuartela eta orduen honeik ardixak aukien eta beorrek kontaitten (di)ttu kriston istorixak, zela ardixak kentzen otsien eta, gurien por ejenplo diru gorrixa badau, Euskadiko dirua, lehengo… Eta zela azkenien batek in utsien, emun dirua bestela… beorrek kontaitten (di)ttu.
- (Asun): hola ez zan. Nire aittajaun zan baserrittar haundi bat eta gaiñera karlistetako gerran ibilixe. Eta harek esaten auen, guri esaten oskun: “zuek ondiok gorrixak bizi biher duzue, gorrixak, ogirik be ez dozue euki biher eta artorik be ez jateko”. Hola esaten oskun. Nik hori ez notsan sinisketan eta gero hasi zan abanziori eta nire amak hemen famelixia gordetan guk gorrixakin egon gintzen, eta gorrixak itten auen famelixak euki ba hiru-lau lagun-ta. Durengon ta hor eukienak hamabostian behin emoten otsien permisua etxera fateko saldaueri eta esaten auen, ba komo hor zelan da Bilbon ez dauen ezer, eta Durangon be ez dauen ezer, ba hemen ardi bat hil ta zakuen sartu eta erueten zittuen famelixarako etxera. Eta hola egindda geuken guk diru apur bat.
- A, baiña ordainddu egitten zittuein.
- (Arantxa): bai, bai.
- (Asun): eta orduen ba ardixorrekin eta tortillak itten zittuenak etxien eta geixo batzuk eukitten gittuan etxien ogia ipini bai, eta…
- (Arantxa): bai, nazionalistak geixorik egozenak.
- (Asun): eta dirua ba esan dotena, gorrixen dirua esaten otsen, eta ondiok be badau. Eta azkenian abanzia hasi zanien, gerran abanzia hasi zanien, nire aittajaunek gerrikua ibiltten auen, hola fotografixia hor dago ondiok nere aittena, aittajunena, gerrikua eta beti pipia ezpanien, eta miliziano bat euki gauen hamabost egunien, geixorik euela […] esaten otsein izena eta “servirme un café con leche, servirme un caldito de puerros”, eta marikito bat euki gauen. Abanzia hasi zanien eta entzun auenien, Larratxutik hasi zan abanzie, hasi zan bonbardeua, ta ziren morteruek esaten gotsen orduen, ta morteruok, batek hementxe ate aurrekaldien errebentau auen eta ezebe ez zan pasau, eta beste bat harutzatxuau. […] gizon horrek, lehenenguan salto in euan, “ya voy”, ta aittak, nire aittajaun hemen, aitta idixakin junda euen hortik zihar, eta nire aittajauna hemen, ez erderaz eta ez erlojurik igarten, eta ezebe ez akixen. Amari “suelta las vacas que tienes en casa, suelta!, todas, que vamos a llevar a Vizcaia”, harek. Amak holaxe jarri eta ¿“Serás capaz de hacer eso a mí, depués de tantos días que te he tenido en la cama?” “Si, si, si señora si, si”. Ha jun in zan. […] eta beste bat Mondrauekua […] Mondraueko bat etorten jaku. Nire anaie […] Etorri jakun etxera eta esan oskun: “zuek eukiko dozue ba gorrixan dirua, eukiko dozue ba”. “Bai, bai, eta zueri ez dotsue balixo biher eta hori diruori emun iguzue eta zeuen semiari eruen goutsou Bilbora”. Eta aittajaunek: “zer esan jon horrek?”, “emuteko dirua, semiari eruengo dotsala Bilbora ta”. Eta bestiak: “dirua gordeteko leku gutxi biher dok”. Hartu amari eskutik auken diruek amak semiendako emuteko gordeta eukena, hartu amari eskutik diruori eta sartu gerrikuan ta pentsaten dot hil artian eduki ete deu han gerrikuan diruori. Ondiok hementxe daz hareik diruk, hementxe.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia