Arrasate (Gipuzkoa)

Aitajaun karreteroak erlojua erosi

Aitajaun karreteroak erlojua erosi Asunzionen aitajaunak, nahiz eta erlojua irakurtzen jakin ez, Axpeko meategietan karretero zebilela erlojua erosi eta etxera ekarri zuen gurdian. Erloju hura oraindik martxan dago gaur egun.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-042-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Asunzionen aitajaunak, nahiz eta erlojua irakurtzen jakin ez, Axpeko meategietan karretero zebilela erlojua erosi eta etxera ekarri zuen gurdian. Erloju hura oraindik martxan dago gaur egun.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gero […] Ez dakit zer ingo zala eta badakit zer ingo zala eta baten batzueri esan gotsen, badaukogu ba guk dirua, gerra denporako dirua, eta horreik gero balixoko dauela, gero balixoko biharko dau, oin ez dotsue balixo ta. Eta hemen dagoz gordeta.
- Horreik igual balixua eukiko daue e?
- (Arantxa): neuretzako bai.
- Sentimentala alde batetik, baiña…
- (Arantxa): zenbat urte dire, hirurogeta hamar urte-edo zenbat dira gerria pasau zala.
- Ba hirurogeta hamabi ya.
- (Arantxa): ba hirurogeta hamabi, neri hirurogeta hamabi urtien etxian egon badira, hemen dauen hau erloju hau, horrek esaten dauena aittajunak ekarrittakua da. Arrazolan minatan lana egin, idixakin, minan Arrazolan, Axpe-Arrazolan, idixakin juanda bai, Axpen. Eta berak erlojuari igarten jakin ez, dirua ezaguketan be ez, baiña han hartu idixak, etorri Arrasatera, Arrasaten erosi eta ekarrittakua da.
- (Asun): ez, hola ez.
- (Arantxa): edo zela zan, Axpen edo Durangon erositte?
- (Asun): han bost duro, aste guztian lana egindda idixakin-tte, bost duro pagau; zuek ez dakitzue horreik, busarrixak izaten ziren, erruera bi eta holako zer bat, burdiñazko…
- (Arantxa): tronkuak eruateko.
- (Asun): tronkuak eruateko eta zerak, minatan karruakin hara eta bestera, eta bost durukuori emun otsenien […] beti pipia ezpanian eta adurra darixola ibiltten zan, hartu idixek, juen Durangora, hartu erlojua burdixen eta etxera. “Baiña zer ekarri dozu?”, “Ba hau Mondrauen eginddako erlojua”, “no se cuantos Praderas” esaten auen berak.
- (Arantxa): izena be, izena badauko horrek.
- (Asun): Mondrauen eginddako erlojua zala, haxe hartu eta ekarri eta hemen dau.
- Ondiok be?
- (Arantxa): bai, eta martxan e?
- (Asun): […] ijitanuak etorri eta ikusi euen erlojuori, “¿me vendes?”, “No, por dinero no”.
- (Arantxa): neuk be ez neuke salduko.
- Beste hirurogeta hamar egongo da.
- (Arantxa): ondo bada bai, porke ezebe ez dauko, e? Petroleuaz edo garbiketan daue ta… noizian behin kuerdia emun eta esaktua baiña hola, ez dau holako…
- Burdixen ekarrittakua.
- (Arantxa): burdixen ekarritta, orduan aber! Kamiñua in zala be zenbat urte dira ba ondiok, berrogeta…
- Karreterua zeuen aittajuna, e?
- (Arantxa): bai, honeik eurok be bai, asko egindda dagoz karretero e?

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia