Antzuola (Gipuzkoa)

Eskolako kontuak; non bazkaltzen zuten astegunetan

Eskolako kontuak; non bazkaltzen zuten astegunetan Eskolara goizean joan eta bazkaltzen ezagun batzuen etxean gelditzen ziren. Antzuolako esneduna, Eibarrera joaten zen esnea banatzera.
Tamaina:
Eskolara goizean joan eta bazkaltzen ezagun batzuen etxean gelditzen ziren. Antzuolako esneduna, Eibarrera joaten zen esnea banatzera.

Transkripzioa

-Orduan goizian goiz eskolara jetxi, bazkaldu bertan eitten zenduen?
-Ez. Guk etxe... Dendatxo bat zeuken eta amistade haundixa geunkan eta hantxe bazkaltzen giñuan.
-Ezaunen batzuen etxian?
-Ezaunen etxian. Enda... Harek edarki emoten zeben bazkaixa, e! Etxeko bezelaxe zien gurian. Baiña zuzen ibilli bihar, e! Hango etxeko etxekoandria zuzena zan. Holaxe ikisi bihar puxkat guk'e edukaziñua, bestela ze ikisiko giñuan ba, ezebez.
-Eta arratsaldian berriz be eskolara eta gero etxera.
-A bai. Goizian zortzitterditan sartzen giñan eta hamaika t'erdittan urten. Gero, horko nausixa zan letxerua. Eta ordurako kamiona zeukan harek, e! Eta Eibarrera letxero ibili zan.
-Antzuolatik?
-Bai. Urte askuan.
-Eta ze eitten zeban?
-Esnia batu eta egunero Eibarrera juten zan haura. Errekadista. Errekau eta zer dana ebaltzen zeban. Eta haura etortzen zan ordu batak eta erdiak inguruan bueltan, eta gu ate onduan haura noiz etorriko zan bazkaltzeko. Haura etortzen zanian, danok batera bazkaltzen giñuan. Enda... Oin umiei ardaorik ez jakue emuten, baiña guri holako baso txiki baten ardao tragotxua emoten zoskuen. Piztu eitten zebala umia eta! Hango etxekoandriak. Umiak tristealdixak eukitzen zittuela eta puxkat piztu eitten zala, enda...
-Poz-pozik eskolara berriz.
-Gero eskolara berriz.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia