Donostia (Gipuzkoa)

Gerra etorri zenean

Gerra etorri zenean Gerra etorri zenean, beldurtuta egon ziren. Kooperatibara joaten zen ahizpari laguntzera. Miliziano batek esne kondentsatua-eta eman zizkion, itxura txarra zuelako. Vizconde del Cerroren etxaldera joaten zen, Ategorrietara, janaria eramatera, bere burua arriskuan jarrita. Gerora, gerra ondoren joan ziren batean esan ziotena. Mirakruz kalean asko hil ziren, tirokatuta.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-046-035 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gerra etorri zenean, beldurtuta egon ziren. Kooperatibara joaten zen ahizpari laguntzera. Miliziano batek esne kondentsatua-eta eman zizkion, itxura txarra zuelako. Vizconde del Cerroren etxaldera joaten zen, Ategorrietara, janaria eramatera, bere burua arriskuan jarrita. Gerora, gerra ondoren joan ziren batean esan ziotena. Mirakruz kalean asko hil ziren, tirokatuta.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta zuk 21 urte zenitula, gerra etorri zan.
-Bai.
-Eta zuek zer, zer in zenuten gerra etorri zanian?
-Ba esango (d)izut. Ni ez dakit, izututa, bildurtuta... butaka bat gendukan transituan, oiya iten zana. Han azpiyan jarrita, baiño gaixotu, e! Gaixotu. Juten nitzan... nere ahizpa zegon zean lanian, “este”... koperatiban. Eta hara juten nitzan launtzea. Lan... ni... lan iten beti ondo pasatu det, e. Bestela izutu iten nitzan asko. Beida nola negon: miliziano batek eman zizkian... esne kondensadak eta ez dakit zenbat gauza, neukan itxurakin. Ez, ezin nun jan, ezin nun ezer´e ein, ezer. Bildur izugarriya! Baiño gero, ba hori, juten nitzan laguntzea Ana Mari ta hoiyei. Hoiyekin ibiltzen nitzan gehiyena, e, lursagarrak eta bakaiyua, hori zan, beste gauzak beaiyek ibiltzen zian; bi neska zian. Eta gero zegon “Vizconde del Cerro”, bizi zala Ategorrietan. Ta ze gaiztuak zian, e. Ba harek egunero junarazi iten zian eamatea lentejak, azukria, gauzak, oliyuak eta dana; juten nitzan, eta orduan deitzen zioten “los pacos”, etxetatik botatzen zuten tiruak kalea. Arrisku horrekin Alde Zarretikan juten nitzan haraiño. Eta bueno, nik lagatzen nun, patzen ziaten eta kito. Ez nun gehiyo... Han zeon Onieva, apaiz bat eskubitakua, han gordeta zeon; leiho batetik ikusten nun, besteik ez. Bueno, hori dana pasa, eta gero gerran ondoren etorri giñanian, nola jaiotza oso ederra ta jartzen zuten, jun giñan egun batian... asko ibiltzen giñan hara, villa hortan. Eta jun nitzan ta /da/ hanguak: “Ai, gaixua! Zenbat aldiz etortzen ziñan gauzak... ez gendun bihar guk”. Zeukaten beren jangela, neskatxena, zeatik zian asko, neskatxa asko... horrela kuadro bat eta zeon aulki bat. Tapakin zeukaten dana. “Horrea botatzen deu, zeaitikan ez gendun bihar. Baiño zan jendiai kentzeko”. Koperatiba nola oaindikan zeon, e. Baiño ni arriskuan jartzen nitzan! Aber Calle Miracruzen zenbat jende hil dan! Horrea, hil zuten, “vaya”! Horrea, tiruakin.
-Bai, asko?
-Bai. Etxietatik botata. Eta beste bat etxian bazkaltzen zegola, lenbiziko bizitza batian, hara sartu kaletikan bala bat.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia