Donostia (Gipuzkoa)

Donostiatik ihesi

Donostiatik ihesi Donostiatik ihesi. Amarekin, izebarekin eta txakurrarekin joan zen Mutrikura, taxian. Han ikusitakoak. Ikurrina nola puskatu zuten, mendian, inork ez ikusteko. Mutrikun nazionalak nola sartu ziren. Salbokonduktua eskatu zuten, Donostiara bueltatzeko.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-046-036 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Donostiatik ihesi. Amarekin, izebarekin eta txakurrarekin joan zen Mutrikura, taxian. Han ikusitakoak. Ikurrina nola puskatu zuten, mendian, inork ez ikusteko. Mutrikun nazionalak nola sartu ziren. Salbokonduktua eskatu zuten, Donostiara bueltatzeko.

Transkripzioa

-Eta orduan, e... denbora luzez.... luzian izan zan hori, ala?
-Bueno, ez zan /etzan/ izan hain luzia, baiñon baiñon bai, pasatu dunantzat. Gu jun giñan, e aber, jun giñan... ama, txakurra eta ni. Ta izeba Manuela. Izeba Manuela Zumaiyan utzi genun, beste izebakin, eta gu jun giñan Mutrikura. Eta gero jun zian nere ahizpak, jun zian Mutrikura. Eta eondu giñan Mutrikun. Eta bueno, ba han zaurituak jeisten menditikan. Uaj. Batek, nola dia? “No me dejeis, nome dejeis”. Oi, da izugarriya hori, hori... Gerrak iten ditunak /iteitunak/ ez dakit zer in behar luke... Zergaitikan ikusikan hua... Eta gero guk gendukan ikurrin bat, kojin batian, eta gendukan han, gordeta o ez dakit, Ana Marik eamango zun... etxian eskuz indakua, eta geo amak esan zun /esantzun/: “Ba hori puskatu in behar da. Hori puskatu in behar da, zeatikan gu, beste batzukin jun behar deu ta arrixkuan jarriko gea denok”. Ta jun giñan han mendi batea, ta eskerrak han ez zeudela /etzeudela/. Beste aldetikan sartu zian ta /da/. Mendi bat horrela eta horrela sartu zian zeak; bost rekete sartu zian, danak makur-makur iña eta guk etxia han geneukan, eta leihotik beida, eta: “¡Arriba España!”, altxa zan bat. Ta geo ezautu det nik hori. Beai ez niyon esan nola aitu genun etxetikan ta ikusi gendun. Baiñon bai. Ta gu jun giñan mendira, eta goaiziakin, ta /da/ ebaki eta dana pusketetan zabaldu gendun denetikan mendiyan hori. Eta gero sartu zian soldau pilla, eta orduan jun giñan salbokonduktoa ateatzea, zergatikan ezin zan /ezintzan/ pauso bat eman salbokonduktoik gabe. Juteakuan ez, juteakuan jun giñan tasis batian eta ez ziguten kobratu ta ezer´e. Jarri ziguten bulebarrekuak jarri ziguten. Eta etortzeako bai. Jun zian bi tasis Vitoritikan, Ondarroa harrapatu zutela, ta ez, Mutriku hartu zuten. Eta hoiyek ez zeukaten /etzeukaten/ nun sartuikan, zeatikan etorri zian hiru barku gerrakuak, eta jarri zian, e... aber, bi kanpuan eta bat sartzen zan gehiyo, Deba aldea, e. Eta han [...] barkua buelta-buelta ematen, kaiñonazuak botatzen. Mutrikutik gu ikusten hoi dana. Eta esaten zuten /esatentzuten/: “Beira, ze etxe ederra hau!”. Etxe ederra? Pareta bai lori-loriya, zekin iña ez dakit baiño teillatua.... goikua? Teillatuak ikusten zian. Aber, botatzen diute goitikan ta danak haizea hartzea goaz!.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia