Soraluze (Gipuzkoa)

Eskolako urteak

Eskolako urteak <p>10 urte zituela, gerra irten zen. Lau bat urte egin zituen eskolan. Plazentziako maristetan ikasitakoa.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-022-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

10 urte zituela, gerra irten zen. Lau bat urte egin zituen eskolan. Plazentziako maristetan ikasitakoa.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta eskolako ipuiñekin sartzen bagara berriro, ba, hamar urtekin gerria etorri zan. Orduan ez zan juaten oingo moduan urte bikin eskolara ta juan nitzan, ba, bost urtetik, bostetik seira edo juango giñan eskolara gu. Ta gero hamarrekin gerria etorri zan. Hamarrekin urten; lau urte eskolan. Baiña maristak orduan erakutsi eitten zeben. Maristak, Plaentxian maristetan ibili giñan ta eskerrak emotekua da, gaiñera --ni egoten naiz pentsatzen, e?--, zenbait lekutan zortzi urtian baiño lau urtian gehixao erakutsi. Formal, e! Gero, errespetua be bai. Tonto-useiñik ez, e? Errespetua be bai, e! Beren orduak eta gauzak. Ta erakutsi be bai. Ta gero, norbera zelakua dan be ikusi ein bihar da. Ni --neri ez jata gustatzen harrokerixarik kontatzerik, baiña-- eskolako kontuan ni argixa nitzan. Bigarren, hirugarren... Lehelengua, Teruel edo, hor, mediku baten semia. Hari ez zeuan kentzerik. Gero, Jose Luis, alkate izan zana ta bestia. Ta hortxe, lau bat ibiltzen giñan bigarren, hirugarren, laugarren, lutxan ibiltzen giñan. Ta nik gauza inportante bat ikasi naben basarrirako: lau regla ondo ikesittakuak. Ta neri balio izan doste. Lau regla ondo ikesittakuak neri nere bizimodurako balio izan doste, zeaittik eze [...] basarrixan egon da mobimiento pixkat. Ta arbolak eta bestia ta nik ez dot ofizinara juan biharrik euki iñori [...] esaten. Nik nere lau reglekin, sekula usau barikan makiñarik eta istorixarikan, neuk "a puño y letra" esaten dana, numeruekin ta bestia. Hamen basua bota zanian be, milla ta hirurehun kubiko edo bestia, juan ahala, kamioiak juan ahala, "da-da-da!", egunian egunekua [...] etaratzen najittuan. Atzenian kuadernua preparauta eruan najuan ta han ez juan iñok eze esan, e! Han juandako moduan pagau [zittuen]. Nik lau regla, bai, ondo ikesittakuak. Ta neretako balio izan dabe.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia