Soraluze (Gipuzkoa)

Soldadutza Madrilen

Soldadutza Madrilen <p>Soldadutza Madrilen. Erdara. Inguru berrira egokitzearen garrantzia.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-022-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Soldadutza Madrilen. Erdara. Inguru berrira egokitzearen garrantzia.

Transkripzioa

Gero, ba, soldaduskan... Gaur beste aldera esango neuke. Gaur soldauskara juan biharrik ez dao espabillatzeko, zeaittik eze gaur zortzi urterako hortik zihar dabil ta, baiña ni soldau juan nitzanian, ondio Donostiara sekula juan barik nenguan, e! Hementxe, Bergara, Eibar, hamentxe inguruan ibiltzen giñan. Ta Donostiara juan nitzanian, anaiak lagundu estan Madridera juateko. Ta gero, aittak lagunen bat edo bestia edo, ta hor, tiok [bittartian edo] zeoze einda zekan ta gero han be lagun bat estaziñuan hartzeko. Baiña hillebete be ez zan pasau... Nekan eskola apurra be nola nekan... Orduan Franco-n denporan, badakik, euskeria ebai juan harek eta, ba, erderaz ein bihar zan dana ta [eskola] neukan apurra be, ba, genkan erderaz. Ta gero ekin nitzanian alternatzen, ta jarri nitzanian jentiakin ta zerian, hillebete barru --ez ondo, oin be ez dakit ondo, baiña-- edozeiñekin berba eitteko moduan jarri nitzan ni. Igual karakterra beti euki dot pixkat. Hori bai. Ni kobardia ez naiz sekula izan, e! Oin, ba, hamen pasatzen zana --lehen esan dotena--, biharra ta biharra ta Bergararaiñok, Eibarreraiñok ta erromerixia Maltzagan. Nobixia hor billau. Hor nobixiakin ta bestia, ta beti hamentxe ibiltzen giñan. Ta jentiakin alternau barikan, ez dakik? Ibili barikan. Baiña gero han jarri nitzanian Madriden batakin ta bestiakin lagunak fenomenuak ein najittuan lagunak be. Onak lagunak, e! Lagunak fenomenuak ein najittuan. Ondio esan najotsan, mediku bat edo badakat hor laguna Mendarokua edo, ta orduantxe [etorritta] Madrildikan bat andriakin ta umiakin. [Hantxe] ipuiña urten juan, ta esan najotsan --Madrikua zan--: "[Joño], Madrid. Conozco mucho Madrid" esan najotsan, "Estuve en la mili. Joe, ya tuve yo unos amigos estupendos en Madrid. ¡Pero estupendos, eh! Yo me até a sus costumbres. Sabía que estaba en Madrid y humilde-humilde. Y era un amigo más. Como ellos allí. Ahora, si me hubiese metido con el terreno de ellos diciendo otra cosa, igual no hubiese sido así, pero en fin."

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia