Soraluze (Gipuzkoa)

Baserriko bizimodua

Baserriko bizimodua <p>Lan-plangintza. Uda garaian, belar-ondoa. Armozua. Gerezi klaseak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-022-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lan-plangintza. Uda garaian, belar-ondoa. Armozua. Gerezi klaseak.

Transkripzioa

- Ta, gero, ostiango lanak, ba, ze esango dotsut, ba? Ostian hamengo basarrixa gehixen be eruan dot nik... Hor esango neuke pixkat buruakin jokatu dotela. Esango neuke, naon moduan egoteko. Zeaittik ez... Ni goizeko bostetan udako prisako zerian [zaonian] bedarrondua ta horrek historixok, goizeko bostetan jaikitzeko kostunbria. Bostak-bost ta erdiak. Hortxe, pixkat gehitxuao [...], baiña txorixekin batera, segia hartu bizkarrian ta banekazen hogeta hamar biaje edo nekazenak, edo berrogei, zarenak, banekixan goizian goizao jaiki ta amaittu artian nekatu barik eitten dozu biharra goizeko freskuran. Ze, zortziretan segia hartuta bedarra ebatera juan edo goizeko bost eta erdietan juan txorixekin batera, fresko-fresko alde haundixa dao, e? Onbre! Ta nik zortziretarako, ba, einda eukitzen naben nere tareia. Gero etxera etortzen nitzan ta lehelengo amak eta gero andriak, ba, nekan kostunbria, berakatz-zopa, berakatz-zopa hori sikuori, basarrikua, lehen eitten zana arrautza bat edo bikin, nahastau ta botilla erdi bat ardau eran geiñian. Ta geratzen nitzan "Pepe" moduan. Gero, ba, hartu...Armozau ta horrek eitten nittuanian, ba, bedarrak ebaittakuak zabaldu ein bihar zian, ba? Harek zabaltzera-ta juaten nitzan ta gero txaran, oin autopistian terrenuak kendu dittuen lekuan, keixa pillia zeuan. Arbola huandixak keixak. Baiña nik be ixo eitten naben, sasoia nekan ta. Ta keixa edarrak jan ta... osasuna, e? Osasuna da hori, e! Goizian goizao jaiki, armozau, gero bedarrak zertu ta gero keixa edarrak jan. Ta gero asko egoten zan hor ta, kaleko jentia etortzen zian keixak jatera. Bai, ta aittak esaten otsen: "Keixak jan, amaittu artian, baiña gero sagarrak eta beste frutak datozenian, harek errespetau, e? Harek ez." Ta hola errespetau be bai, e! Hamen kaletarrak, egunak egongo zian hogei lagun-ta ibiltzen zianak keixa jaten, [ze] arbola pilla [bat] zeuan ta keixia ginda-keixak eta, baltzak eta gorrixak, onak, e! Keixa klasia fenomenua.
- Keixak orduan ze klase zeren?
- Ginda-keixak, gorrixak, baltzak... Oin be badakaraz. Hor, autopistatik behera aurten be keixa pillia egon da. Ta horreri be esan notsen, [hor dabiz] ta juan zan urtian be [guardak] eta danak [hor ta bestia]. Ta nik esan najeuan: "Honek, oin bakia eitteko edarrena daneri emotia dok, ba!" Ta esan notsen ta: "Bueno, vosotros también comer. Entre todos vamos a comer antes y..." Iez be pillia egon zuan ta aurten be berdiña. Ta geuk be pillia jan dou. Ta nola horrek bertan dabizela, horrek hor ez ibiltzera txorixak jango zittuen danak. Baiña horrek hor... Eskabadoren zaratiakin ta kamioien zaratiakin keixak salbau ein dia. [...] be pillia jan dou ta [berok] be bai. Ta iez be bai ta aurten be bai. Ta danak konforme. Ta hor hiru-lau keixaaittik, "Ez dozue hartuko, geuk bihar dittuu" ta... Badakik ze etortzen dan hortikan. Ta dana da libre ta danak gustora; [berak] be gustora ta geu be gustora. Ta kitto. Ta hurrengo urtian, ba, seguramentetikan, oin goittik ibili dia, baiña gero buelta haundixa ein biharko da, zeaittik eze hori behian geratzen da, kortau eitten doskue. Hor behian terreno zatixa geratzen jakue, [hektarea] bat pasau ta gero han beste bat, bi. Ta behetik doiaz eittera kamiñua, behetik ein bihar doskue. Baiña lehen zuzen bertatik juaten giñan moduan, oin juan bihar dou han behetik bueltan, zeretik bueltan, ba, ein bihar dozuz bostehun metro, kilometro erdi gehixao igual. Baiña...
- Lauaua geratuko da igual...
- Bai, lauao be eingo dabe, baiña keixatara juan bihar bazara, hamendik horra juan biharrian, Iraolagoittittik juan bihar. Hori aldiori geratuko da, ta gero ikusi ein bihar han behetik, ba, bide ona eitten badabe behetik, ba, konpromisua be egongo da, jentia be ibiliko da pixkat eta bestia, baiña, ba! Baiña geratu, arbolak, edarrak geratu dia. Ta mordua, e! [Beste] hamar arbola edo... Ta gazte-gaztiak, e! Eukiko dittue hamalau bat urte edo, ia ointxe emoteko sasoian darenak. Oin be... Nik neuk oin ez dot ixotzen arbolara, gitxi. Alabian gizona, hor, Osintxukua etortzen da ta [harek bizikletan urtetzen dau] ta harek batzen dittu. Batu eingo nittuke, baiña nekia da. Peligro... ondiokan ez dakat nik hori zerori, baiña nola hankak euki bihar dozuzen postura txarrian ta bestia, geroko egunetan igarri eitten dotsazu. Nekatuta [agertzen] zara. Lanian baiño gehixao nekatzen zara. Ta horretxeaittik, ba, horrek gauzok laga ein dittut pixkat. [Ixo...] batzuk jateko-ta, baiña batzen-ta ordu pare bat arbolan neke haundixa da. Egun guztiko biharra baiño neke haundixaua da, zeaittikan postura txarrian egon bihar zara hankekin ta bestiakin ta... Ta hola.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia