Zarautz (Gipuzkoa)

Bolatokietako giroa

Bolatokietako giroa Hasieran bolatoki bakarra zegoen Zarautzen eta gerora San Pelaion ere jarri zuten. Jende asko etortzen zen mezara eta ondoren bolatokira. Baserritarrak ere asko etortzen ziren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-023-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Hasieran bolatoki bakarra zegoen Zarautzen eta gerora San Pelaion ere jarri zuten. Jende asko etortzen zen mezara eta ondoren bolatokira. Baserritarrak ere asko etortzen ziren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta ordun, e, bolatoki bakarra zan Zarautzen?
- Bai, ordun bai.
- Ordun bai.
- Ordun bai. Ya hamen zea, esan dizun hortan, Sakananeko hortan. Geo, zean in zuen, Zelai Ondo hortan, ta geo San Pelaion in zuen bestia, bai, baiño han bakarra jokau zan. Konkurtso bat jokau zan ta akabo, ezer gehio. Oain kenduta dao hura 're.
- Ta ze giro egoten zan, e, ze giro egoten zan bolatokiyan?
- Hamen ondo. Gu hasi giñanian...
- Giro ona? Giro ona?
- Basarritar jendia asko etortzen zan ordun, mezeta etortzen zan jendia, hamen, hamaika t 'erditako mezeta, praileta. Hortik ertetzen zuenian boleta jendia. Ta hola eoten zan, e, jendia ikusten ta beira ta. Ta boletan 'e hamar, hamabi laun, hamalau igual juntatzen giñan, hantxen [...] bi gizon, zea zaharrak zian orduan gue aldian, zaharrak. Geo hamen Elkano ta [...] izaten zian, gizon haundiya ta, hoi ta. Bestia Roteta, zea, Roteta, Juan Roteta o, Urdanetakuak zian hoiek. Hoiek etortzen zian, gehienian, ta hantxen. Bota mahaian pezeta ta jokua, gehiena jotzen zunantzat. Geo itten giñun, eguardiyan bazkaita juteko aurrian [...] durukua, ya ordun batzuk alde iten zuen itxea, ta beste batzuek geatzen zian sei o zortzi, o hamar igual geauko zian. Durua bota ta bi tiradatan. Gehiena jotzen zuna, hura zan earra hortako, hura zan earra. Bai, gizona, hura. ¡Aquellos tiempos!
- Ta geo, gazte ta nagusi ta, era guztitako jentia, jeneraziyo guztitako jentia, gazte ta zahar, ta danetikan.
- Bai, bai, bai, bai. Ordun, zaharrak eta zeak, [...] juten zian.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia