Elgeta (Gipuzkoa)

Bolatokietako oholak egiteko haritza onena

Bolatokietako oholak egiteko haritza onena Ohola egiteko haritza ala gaztaina izaten da beti. Haritza, baina giharraduna, bihotz gogorrekoa; zuririk ez dezala izan, maspildu egiten delako. Gaztaina eta pagoa motelagoak dira. Haritza onena. Elgetakoa haritza da. Elgetako bolatokia, oraingo berria, oso ona da.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-001-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Ohola egiteko haritza ala gaztaina izaten da beti. Haritza, baina giharraduna, bihotz gogorrekoa; zuririk ez dezala izan, maspildu egiten delako. Gaztaina eta pagoa motelagoak dira. Haritza onena. Elgetakoa haritza da. Elgetako bolatokia, oraingo berria, oso ona da.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Lucio, ohola zerekin eitten da, ze egurrekin?
-Ohola, gaztaiñiakin be bai ta haitzakin be bai, paguakin be bai, baiña haitza ero gaztaiñia onena. Hori haitza izangok, hor dagona ta gizarria izan deilla e!
-Zer izan deilla?
-Haitzak gizarria euki deixela, ahula badok, zurixa badok, baltza izan deilla, gizarria einddakua barruan, harek aldamenetan holakotxe zurixak zera [...] Erdikua, bestela zurixa segiduan maspildu ... ta haitzan, zera, erdiko mazizo bihotza, gogorra, hobeto eitten jok. Gaztaiñia be bai, baiña gaztaiñia zera dok, motela, motela, harek golpia amortiguau eitten jok, frenau eingo jok asko, motelaua dok, duraderua dok baiña, hor haitza, haitza dok bizixa ta aguentatzen dabana, ez dana, pixkat zaonian botata badaok brindau be ez dok eitten, hori haitza izangok oin daukana ta ohola earra e! Lelengo ipinittakua ta ondo ipinitta ohola be e!
-Aguantau ein dau harek e?
-Bueno ohola ipinitta ez da mobidu be eitten ha e! Halako bolatokirik e!
-Suerteko gare orduan.
-Ba, anunziauta, bilddurrik barek, faten zaran leku daneri, zeinek bolatoki hobia jokatu hiri, kapitalekua ba haiz be igual dok, jokatuko juat nik. Geure herrixan daona.

Egilea(k): Gurutze Ariznabarreta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia