Soraluze (Gipuzkoa)

Aisialdia baserrietan: emakumeak karta-jokoan

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-010-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Inguruko baserrietako emakumeak jokoan egiten zuten, trukean. Gaztetako ibilerak; bihurrikeriak.

Transkripzioa

Lehen noizik behiñian andrak, gure ama-ta Izarreko-ta Etxebarriko-ta, jokuan eitten eben, ta, ba, umiak txiki-txikixak, gaztiak gu, lau-bost bat urteko ume mordua ondorian, beren ondorian etxietara. Ta juan gara Etxebarrira amakin, amakin Etxebarrira.
Trukian eitten eben androk pozixao ta gogorrao eitten eben... Trukian. Ta gu ama zaharrakin ta Jose "Guenetxek" ez dau, ba, Etxebarrin arratoi tranpa txiki bat harrapau?
Juan da etxera, ta ikusi dau aittak tranpa txikixori han: "Hau zeiñek ekarri dau?" Ta ixillik... Jose okerra zan. Ixillik.
"Zeiñek ekarri daben esan juat hau, e? Ekarri dabenak derrepente eruan deixala atzera, e?"
Ta Joxe "Guenetxek" eitten [estan eze]: "Hi, eruain" Ta: "Hik ekarri ta nik eruan? Heuk eruan bihar dok nahi badok! Heuk eruan bihar dok nahi badok, e?" Ta egon zan, egon zan... Lotsatu eitten zan juaten tranpiorrekin! Ta egon zan ta egon zan ta solo barrenetik etxe azpira jaurti eban Jose horrek, Jose horrek e, tak!, [atai aldera] bota eban arratoi tranpiori. Etxebarrian harrapau eban arratoi tranpia ta tak! bota eban. Bihako! Aittak gogor hartu eban eta... Okerra zan, baiña…! Izarreko Pedro ta ni zertzuk eindakuak! Gu hirurok okerrenak!

Egilea(k): Benan Oregi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia