Bergara (Gipuzkoa)

Herri-basoak; mendia

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Ardiak, mendian libre egoten ziren. Bera gaztea zenean, behorrak ere izaten ziren. Herri-basoak zeudenean, pago tantaiak ugariak ziren.

Transkripzioa

- Ta orduan ardixak bakutxa bere sailletan eukitzen zian ala...?
- Ez, ez. Mendixan libre.
- Mendixan libre...
- Bai, bai, bai. Mendixan libre. Hori ez dau hemen iñok ezautu. Ez. Oin, piñua sartzen zanian ta kinki-minkixa hemen ez. Hori ez. Hori ez da sekula ezautu. Gañera, ni gaztia nintzanien, bihorra ta oin be bai. Hemen ahuntzik ez. Ahuntzak kendu ein ei zittuen ni gaztia nintzanian. Aurretik ba ei zien, herri-basuak zienian-ta, baiña gero ahuntzak, ya herri-basuak galdu zienien, ahuntza erretirau ein ei eben.
- Herri-basuak zianien, lehen esan dozu, dana pagodixak ziela, pago-tantaixak?
- Bai. Paga-tantaixak. Paga-tantaixa dana. Oin be badare, ezta, paga-txarak edo oindio pusketak, ezta? Ba dana! Dana!
- Pago-tantaixa, hor, [...] egongo da ondio...
- Bai, bai. Pagadi edarra be hori... herrixak hartu ei eban bota ta ez piñu sartziaaittik.
- Kanterana.
- Kanterana. Hori da! Kanterana.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia