Zarautz (Gipuzkoa)

Gaixotasunak eta sendabelarrak

Gaixotasunak eta sendabelarrak <p>Osaba bat nola hil zitzaion infekzioarekin kontatzen du Antoniok. Pasmo-belarra erabiltzen zen asko orduan. Tifusa oso hedatuta egon zen garai batean.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-020-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Osaba bat nola hil zitzaion infekzioarekin kontatzen du Antoniok. Pasmo-belarra erabiltzen zen asko orduan. Tifusa oso hedatuta egon zen garai batean.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- A.: Baiño danak ez dia. Danak ez dia hala sendatzen, e! Nik nakan osaba bat, hogei, berrogeita bost urte zazkan, Juanito Azpilla zan, anaian, aman anaia, herrerua zan. Eta honen aitan launa osua, ta beitu, tifusekin ta zanian beak kendutzen ziyon maindiriak eta hori iñork ez zun iten, e! Ikutu, tifus... bueno! Eta ni jartzen nitzan, hola [...] e, baiño han aitak ondo ematen zian.
- M.: Vete a lo que vas, vete a lo que vas.
- Noizbaiteko aurrian jarri ta, aitai, "osaba!", ta, ba, "segi barroa!", ahari jokok eta ikustea. Ta behin holaxen amak esan zian, "ez dao, gaixo dao osaba, ta, jun zaitez zeara, ikustea". Eta jun nitzan ikustea ta esan niyon, meikua etorri zan ordun. Ez det esango zein meiko, e, meiko bat etorri zan, bere launa gaiñez, ta esan zion, "Juanito, que eso no es nada, que lo que te ha pasao, eso, eso tienes aquí reúma, esto es de la infección, pero esto es reúma". Ta nunbait hori txerri janak eta garbitzen ai zala, "se metió un esto de pescao, un..."
- M.: Bai, zea bat, arantza bat, arantza bat.
- Arantza.
- A.: Eta ordun infetatu. Eta amak esan zian, "ze mouz dao osaba?" Ta, "hil ingo da, ama". "Zer esaten diazu?", ta, "bai, bai, hura ez dao ondo". Ta, mezeta juten zan ama, goizeko sei t 'arditan, geo lanian hasteko, eun guztiyan lanian, ez zun hura etxeik eta konpontzen ta ezer, dana lanian bihian. Eta jun zan ta "arrazoi zendun Antonio. Eibarrea eamango due". Ordun [Trucuma] o zan izena, [Trucuma], harek, baiño hil zan.
- M.: Bai, baiño oso hartuta zeon, ta ya...
- A.: Berrogeita bost urtekin gizona.
- M.: Pasmua bakizu zer dan, pasmo-belarra izaten zan orduan.
- Ta ordun kalian tifusa eo hola komentatzen zan, eta bildur hori bazeon tifusan inguruan?
- M.: Bai! Tifus asko zeon!
- A.: Jo! Tifus era como la lepra o algo así.
- M.: Nere, nere, nik ez nun ezautu, e, osaba bat, aman aita... zea, aman anaia, Oriyon panadero, hura 're tifusekin hil zan. Tifus oso-oso zea omen zan...
- Ta zuek... Umiak ziñatela, kontuatzen ziñaten Tifusak... ez ziñaten kontuatzen...
- M.: Ez, ke ba, ke ba.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia